Luis Baraizarra Txertudi, Meñakabarrenan jaioa (1940. urtean), ibilbide luzeko irakasle, itzultzaile eta euskaltzalea da, bertso munduan ere oso ezaguna. Horrez gain, ezin ahaztu iaz Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman ziotela. 'Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak' lanagatik jaso zuen Aita Luisek saria, ordu batzuk geroago kendu ziotena, Euskaltzaindiaren eta euskal gizarte osoaren harridurarako.
Radio Bilbaok martxoaren 6an egingo dion gorazarrea ez da lehena izango, iazko abenduan, bere jaioterrian jaso baitzuen merezitako omenaldia Baraiazarrak, herri osoak eskaini ziona. Beste gauza askoren artean, meñakarrek karmeldarraren izena jarri zioten herriko liburutegiari: Luis Baraizarra Liburutegia.