Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, posible ote da hedabide eta administrazioaren arteko itun zabal bat? Galdera horri erantzuten saiatuko dira, bihar, 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian parte hartuko duten kazetari eta irakasleak. Bide batez, euskaraz jarduten duten hedabideen egoera azalduko da.
Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira, eta euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko beharrezkoa den berme minimoa falta dute. Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, administrazioaren aitortza eta batzuen eta besteen arteko ituna proposatzen du Hekimenek.
Hekimen-ek eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten mintegian Jone Goirigolzarrik, Xabier Landabideak, Alberto Barandiaranek eta Libe Mimenzak parte hartuko dute. Sarrera doakoa da.
Euskarazko hedabideen etorkizuna hizpide, bihar, 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian
Ekitaldia Hekimenek eta Euskaltzaindiak antolatu dute, elkarlanean, eta Akademiaren Bilboko egoitzan egingo da (Plaza Barria, 15), goizeko 09:15etatik hasita (sarrera doakoa da).
Parte-hartzaileak: Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria; Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendaria; Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko irakasleak; Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategia.
Idatzi iruzkina