“Erdialde” euskarazko idazlan laburren lehiaketa 2008an jarri zen abian. Lehiaketa antolatzen hasi zirenetik Euskaltzaindiaren babesa eta laguntza izan dute eta Akademiak emandako liburu sortak urtero banatzen dira saria jasotzen dutenen artean.
Euskaltzaindiak Miranda Argako Euskararen Eguna babestu du aurten ere
Joan den larunbatean, maiatzaren 28an, 14. Euskararen Eguna ospatu zuten Miranda Argan (Nafarroa). Euskararen Lagunak elkarteak urtero antolatzen duen jaia da eta bertan, besteak beste, bederatzaigarren ediziora heldu den "Erdialde" euskarazko idazlan laburren lehiaketaren sariak banatzen dira. Aurreko edizioetan bezalaxe, larunbatekoan Euskaltzaindiak emandako liburu sortak banatu ziren saridunen artean.
Idatzi iruzkina