Interneten 25 urte hauetan euskarak egin duen ibilbideari errepaso eginez abiatu zen ekitaldia eta Gailurra beti dago gorago ikus-entzunezko animazioa aurkeztu zen. Lanak euskarak Interneten historian eman dituen urrats nagusiak eta izan diren mugarriak jasotzen ditu.
Ekitaldiaren azken zatian Sarean.eus ekimen berria aurkeztu zuen PuntuEUS Fundazioak. Sarean.eus Internet eta Teknologia, IKTei buruzko agerkari digital berria da. Hedabide horren helburua, informatu, entretenitu eta kultura teknologikoa euskaraz zabaltzea da. Laboral Kutxa da babesle nagusia.
Euskaltzaindia sorreratik bertatik da PuntuEus Fundazioko kide. Joan Mari Torrealdai da presidentea, Akademiaren ordezkari gisa.