Les Sauvages Bahnars Pierre Dourisboure apaiz misiolari beskoiztarrak idatzi zuen 1870ean, gaur egungo Kanbodia, Thailandia eta Laos estatuek osatzen duten lurraldeetako Bahnar jendearen ezaugarriak deskribatu asmoz. Orduan Frantziako kolonia ziren lurralde haietara joanak ziren apaiz misiolariak.
Charbonnier Jaun apezpikuak tribu harengan kristautasuna nola hedatu zen idazteko eskaria egin zion eta hortik abiatu zen Dourisbouren lana.
1929an, Jean Elissalde “Zerbitzari” Azkaineko idazle eta euskaltzainak liburu hau euskaratu zuen Bahnar deitu Salbaiak izena emanez. Euskaltzaindiaren eskutik, “Zerbitzari”ren itzulpenaren beste edizio bat aurkeztu du Henri Duhauk. Sarrera egiteaz gain, testua ulertzen lagunduko duten garai hartako beste idatzi batzuk erantsi ditu.