Hau izango da liburua aurkezten den bigarren aldia, joan den urtarrilean Patxi Salaberrik, Igone Martinez de Luna Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Foru Aldundian aurkeztu baitzuten.
Liburuan, Arabako herrien izenak emateaz gain, izen horien inguruko azalpen guztiak eskaintzen ditu Salaberrik: herriaren izen arautua, dokumentazio aldaerak, euskal mikrotoponimiako lekukotasunak, ebakera eta etimologia biltzen dira gehienetan. Zenbait aldiz, gainera, herritarren izena, euskal testuetan agertzen diren toponimoen aldaerak, alonimoa (herriaren beste izena) eta oharren bat azaltzen dira. Lanaren bukaeran, Salaberrik ondorio linguistikoak atera ditu, hots, euskararen eta gaztelaniaren historiari doazkion kontuak aipatzen ditu.
Liburuaren aurkibidea (PDF, 234,5 KB)
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.