Olarrak Joyceren Ulises euskaratu du (2015, Igela) eta Arrietak Prousten Denbora galduaren bila I: Swann-enetik (2010, Alberdania - Elkar).
Jardunaldiak Euskaltzaindiaren egoitzan egin dira asteon eta aipatutagoez gain, Xabier Kintanak, Rufino Iraolak eta Anton Garikanok - "Hirugarren itzulpenaren aurkezpena"- eta Anjel Lertxundik -"Itzulpena, bidaia baten itzulera"- hartu dute parte.
Bilbo Zaharra Forumek antolatutako ekitaldiek Euskaltzaindia izan dute laguntzaile hasieratik. Bi erakundeok lankidetza-hitzarmena sinatua dute, elkarlanean aritzeko.