Jardunaldia antolatu duten erakundeotako ordezkariek azpimarratzen dutenez, gaia ikuspegi historikotik jorratuko da. Euskara lege-, administrazio- eta gizarte- esparruetan bizirik egon zedin, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek 1917 eta 1923 urteen artean izan zuten ekimen garrantzitsua aztertuko da.
Jardunaldian bertan, Euskara Foru Aldundien zirkularretan: Bizkaia (1917-1919). Gipuzkoa (1918-1923) liburua aurkeztuko dute Markel Olano eta Unai Rementeria Gipuzkoako eta Bizkaiko ahaldun nagusiek, goizeko 11:30ean. Liburua Zuzenbidearen Euskal Akademiak kaleratu du eta Andres Urrutia da argitaratzailea.
Jardunaldian hauek izango dira hizlari: Juan Madariaga Nafarroako Unibertsitateko Publikoko irakaslea, Andres Urrutia euskaltzainburu eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren presidenteordea, Joseba K. Pérez de Heredia Arabako Euskara, Kultura eta Kirol zuzendaria, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria eta Mikel Irizar Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia.
Jardunaldian aldibereko itzulpena izango da.
Comments