Jakina denez, Patxi Saez euskara teknikariak eskari zuzena egin zion Euskaltzaindiari: azken 50 urteotan indarrean dagoen euskararen paradigma aldatzeko prozesuan gidaritza har dezan.
Hala, bada, euskal eragile eta euskaltzaleen ikuspuntua ezagutzea garrantzitsutzat jo du Akademiak eta ahalik eta iritzi gehien entzuteko aukera izateko, otsailaren 12ko jardunaldia antolatu du. Ekimenak jarraipena izango du, jardunaldi horren bitartez Euskaltzaindiak prozesu bati hasiera eman eta eztabaida aldia zabaldu nahi du eta.
Izen ematea: info@euskaltzaindia.eus / Tel.: (0034)94 415 81 55
"Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak" jardunaldiaren egitaraua. (PDF, 74 KB)
Comments
Batetik, egitarauari dagokionez, Euskaltzaindiak elkarteei, erakundeei eta pertsonei egin die gonbita (ez diogu inori ezer eskatu, ez eta proposatu ere). Horiek horrela, elkarteen eta erakundeen kasuan, proposatu dituzten aurkezpenak eta izendatu dituzten aurkezleak jaso dira, bere horretan. Pertsonei dagokienez, tamalez, emakume bakar batek aurkeztu du proposamena, jorratuko den gaiarekin loturarik ez duenez, beste saio baterako gorde da (Ipar Euskal Herrian egingo den saio batetarako). Bestetik, moderatzaileei dagokienez, ohikoa den eran eta gaiaren hurbiltasuna kontuan, Sustapen batzordeko kideak jarri dira (horiek dira halakoetan zein bestelakoetan lanean dabiltzanak). Sustapen batzordeko kideen artean emakumezko bakarra dago, batzordeko burua dena eta euskaltzainburu arekin batera aurkezpenean parte hartuko duena.
Bestelako oharrik egin liteke: Nafarroatik gutxienez aurkezpen bat ez etortzeaz, gazteen esku sartzeaz eta abar... baina eginiko gobitari erantzunez, jaso ditugunak ahalik ondoen bideratzen saiatu gara. Ondorioz, zure iruzkinaren azkenengo esaldia tokiz kanpo dago, nire ustez.
Erramun Osa, Euskaltzaindiko idazkariordea