Karmele Jaiok Orain hilak ditugu ikuskizuna eskaini zuen, izen bereko poema liburuan (Elkar, 2015) oinarritutako proposamena. Emanaldian Aitor Agirre eta Triku Villabella musikariek eta Ander Elorza zinemagileak lagundu zuten Jaio.
Hurrengo saioa bihar, azaroaren 10ean izango da, Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinekin. Iluntzeko 19:00etan izango da, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian.
Bilbo Zaharra Forumek antolatutako ekitaldiek Akademia izan dute laguntzaile hasieratik. Bi erakundeok lankidetza-hitzarmena sinatua dute, elkarlanean aritzeko.