Jardunaldiak ahoskeraren inguruko gogoeta egitea du xede: behar al du euskarak ahoskera estandarrik? Ba al dute euskalkiek lekurik ahozko euskara batuaren ondoan? Zer da hizkera estandar bat? Ahoskera irakatsi behar da? Ikas daiteke? Horiek eta beste hainbat galdera jarriko dira mahai gainean.
Donostian egingo den aurkezpenean hauek mintzatuko dira: Lourdes Oñederra, Akademiaren Ahoskera batzordeko burua eta Pilartxo Etxeberria, batzorde horretako kidea.
Jardunaldia urriaren 23an egingo da Gipuzkoako ordezkaritzan, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean.