Xarles Videgain Euskaltzaindiaren buruorde eta Iparraldeko ordezkariak eta Jon Casenave Literatura Ikerketa batzordeko kideak aurkeztu zuten jardunaldia, Baionan egindako agerraldian. Orduan adierazi zutenez, Larzabalek kulturgintzan eginiko ekarpenaz hausnarketa egin nahi da jardunaldian, eta bereziki bi ildo nagusiri buruz egin nahi da gogoeta: "Larzabal Iparraldeko ondare literarioan duen tokiaz eta Larzabalen pedagogiaz, euskal literaturan izan duen eragin handiaz".
Izena emateko:
- Euskaltzaindiaren egoitza. Tel: 94-415 81 55 edo
- Baionako ordezkaritza. Tel. 33 (0) 559 25 64 26.
"Mezua" eremuan adierazi jardunaldian izena eman nahi duzula. Doakoa da.