Real Academia Galegaren eta Euskaltzaindiaren arteko bilera
Apirilaren 16an, Andres Urrutia euskaltzainburua, Jose Luis Lizundia diruzaina eta Andoni Sagarna Iker sailburua Santiago de Compostelan izan ziren, eta Real Academia Galegaren egoitza bisitatu zuten. Han, Xosé Ramón Barreiro presidentearekin eta Manuel González idazkariarekin batu ziren.
Ramón Piñeiro zentro kulturala ere ikusi zuten euskaltzainek.
Bestetik, Euskaltzainburuak Galiziako Akademiako kideak gonbidatu zituen Euskaltzaindiaren 90. urteurrena dela-eta aurten egingo diren ekitaldietan parte hartzeko.