Erakusketa Saran
Saran, apirilaren 13an egin zen Euskal Herriko Idazleen XXVI. Biltzarrean, erakusketa jarri zuen Euskaltzaindiak, "Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina" izeneko erakusketa. Egun osoan zehar egon zen Sarako polikiroldegian.
Erakusketaz gain, Pirinioetako hizkuntzei buruzko liburuxka banatu zen, lau hizkuntza hauetan argitaratua: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Erakusketa hori Iruñean jarri zuen lehen aldiz Euskaltzaindiak, 2008ko urriaren 6tik 10era egin zuen Biltzarrean, eta Sarako Azokara hurbildu zirenei ere hurbiletik ezagutzeko aukera eskaini nahi izan zien Akademiak.