Henri Duhauren hitzetan, "guziek miresten ahal ditugu Adema-Zaldubiren idazkera eta kaligrafia. Miatu ditugu haren mila orrialdez goiti eta denak berdin onak! Zinez, holako euskarazko eskuizkriburik ez da maiz aurkitzen: hainbertze orrialde eta denak hain garbiki ezarriak! Euskarazko lan horiei eman artak erakusten digu gure hizkuntzaren alderako estimu eta maitasun bat neurrigabea: deus ez zaio sobera gure hizkuntzari emateko eginahalako distira eta indarra! Bai zinez holako dokumentuen eskuratzea eta haietaz goza-gozatzea, bizian behin bakarrik gertatzen dena dateke. Oroit, bertzalde, ohituren eta bereziki pilotaren sustengatzaile sutsua ere izan dela bidenabar".
Henri Duhau
Henri Duhau Beskoitzen sortu zen, 1942an. 22 urtetan, lur berri egiten Donapaleutik, teknikari gisa. 1968an Senpererat ezkondurik merkataritzan erretretarat heldu arte.
Lehen artikulua euskaraz, 1961eko urtarrilean argitaratu zuen, Gazte kazetan. Beti jarraitu du idazten: Herria astekarian, Otoizlari, Dantzariak, Ekaina, Denak Argian, eta bereziki Enbatan. Liburuak: Hasian-hasi (I, 1993, sorterriko euskara); Euskal aditz batua (1996); Aupa batasuna! (2000); Hasian-hasi (II, 2002); Hortzak izerdi (artikulu bilduma, 2005); Dufau bi anaiak (2006); Gratien Adema "Zaldubi", Saindu batzuen biziaz (2007).