Mikel Atxagari omenaldia
Mikel Atxaga kazetari, itzultzaile eta euskaltzain urgazlea omendua izan zen atzo, apirilaren 1ean, Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldian, Mikel Atxaga bidegilea izeneburuko liburua aurkeztu zen. Bertan, Atxagaren bizitza eta obra bildu ditu Elixabete Garmendia kazetariak. Azken 10 urteotan, Mikel Atxaga bera izan da Eusko Jaurlaritzak argitaratzen duen Bidegileak bildumaren koordinatzaile eta zuzendaria.
Omenaldian, Xabier Euskitzek egin zituen aurkezpen lanak. Harekin batera, hauek mintzatu ziren: Miren Azkarate jarduneko Kultura sailburua, Patxi Baztarrika jarduneko Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Elixabete Garmendia. Azkaratek eta Baztarrikak euskaldun makila eman zioten Mikel Atxagari. Jose Luis Lizundia diruzaina izan zen Euskaltzaindiaren izenean.