Xarles Videgain euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak
Xarles Videgain euskaltzain oso izendatu du gaur Euskaltzaindiak. Urkiolan egin den osoko batzarrean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea betetzeko bozketa egin du Akademiak.
Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek proposatua izan zen Xarles Videgain.