Martxoaren 16an, 2008ko Resurrecion Maria Azkue Literatur sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.
Urtero gertatzen den legez, ekitaldira, neska-mutilak ez ezik, guraso eta irakasleak ere etorri ziren. Euskaltzaindiaren eta BBK-ren izenean, guztiei eskerrak eman zizkien Euskaltzainburuak bai euren presentziagatik, bai eta idazle gazteei literaturara hurbiltzeko egiten duten ahaleginagatik ere; berariaz eskertu zuen Euskaltzainburuak epaimahaikoen lana. Sari honetan BBK-k duen partaidetza ere nabarmendu zuen Andres Urrutiak, eta hala esan zion Gorka Martinez BBK Fundazioko buruari, hain zuzen ere BBK-ri esker antolatzen baitira literatur sari hauek.
Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Yolanda Arrieta eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren. Bion hitzak hona ekarri ditugu.