Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero antolatzen dituzte elkarrekin eleberri, antzerki, olerki eta saiakera sariak. 2008. urteari dagozkion irabazleen izenak jakinarazi dira gaur, abenduaren 16an, egin den prentsaurrekoan. Sari-ematea Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, egin da.
Honako hauek dira aurtengo deialdiko irabazleak, eta epaimahaikideak:
- Txomin Agirre eleberri-saria: Mikel Zubeldia. Lana: Ekilibristaren polka
Epaimahaikideak: Ur Apalategi, Karlos Otegi eta Iratxe Retolaza - Toribio Altzaga antzerki-saria: Pako Aristi. Lana: Josu Dukatiren proposamena
Epaimahaikideak: Eugenio Arozena, Daniel Landart eta Patri Urkizu. - Felipe Arrese Beitia olerki-saria: Amaia Jauregizar. Lana: Azazkalak jaten
Epaimahaikideak: Mikel Lasa, Felipe Juaristi eta Lourdes Otaegi
Mikel Zarate saio-saria: Eman gabe geratu da, lanik aurkeztu ez delako.
Irabazleen lanei buruzko informazioa
Txomin Agirre sariaren epaimahaikideen hitzak