Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza ohi bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

ohi1
1 Dagokion aditzari ohikotasun zentzua ezartzen dion hitza. (Partikula). (Laguntzailearen (edo era trinkoaren) ezkerrean jartzen da; forma ez-trinkoetan, aditza partizipio burutuan edo partizipio burutugabean joan daiteke). Zintzo etorri ohi zen. "Alferra beti lantsu" esan ohi da. Emazteak dioena egin ohi baitu gizonak. Euskaldunei falta ohi zaiguna falta zitzaion hari ere. Jatorragotzat maizegi hartu izan ohi diren laburdurak. Gorrotoa baino okerragoa izan ohi den axolagabekeria. Hori guztia egiten ohi da zure salbamendurako. Gutxien ustean gertatzen ohi dira holako gauzak. Abereen gaitzik gehienak arduragabetasunetik ohi datoz. || (omen eta kidekoekin). Honelako zabarkeriak gertatu ohi omen dira lehenengo mailako handikien artean ere.
2 (Ezezko perpausetan). Jainkoa ez ohi da unatzen. Ez ohi da lan alferra izaten auzi ezagunak alde batetik eta bestetik ikusmiratzea. Bereizkuntza honek badu, haatik, alde onik, bereizkuntzek maiz izan ohi ez duten horietakorik, alegia. Inon ikusten ohi ez dena.
3 (Partizipio burutua edo burutugabea ezabaturik). Ez zuelako oraindik eman, ohi zuen limosna. Ohi den baino zerbait denbora gehiago igaroko badute ere. Txukun argitaratu du liburua Itxaropenak, ohi duen bezala. Ohi denez.
4 (Erkaketetan, aditz laguntzailea ezabaturik). Ik. ohi bezala; ohi ez bezala. Datozkigun berriak ohi baino gezurtiagoak ez badira.

Esaera zaharrak

Nolakoa baita ama, halakoa ohi da alaba.

Aztergaia: ohi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 (partikula): zintzo etorri ohi zen. 2 (elkarketako bigarren osagaia): lehendakari ohia / AS: ohiz kanpoko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz, hala erabakiz gero: ohi izan ; eta adib. gisa: ohi bezala(ko), ohi denez, ohi ez bezala(ko).

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

1 partikula ("zintzo etorri ohi zen"); 2 elkarketako bigarren osagaia ("lehendakari ohia").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  ohiz kanpoko esapidea sartuko nuke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-11-27): sartzea onartu da.

 - Erabakia: (A. Sagarna, M. Urkia, J.A. Aduriz / 2010-06-02) Azpisarrera jasoko da, bere adibideekin: " ohi izan : ohi bezala; ohi denez; ohi ez bezalakoa".

ohi2
adj. Izana. (Kargu bat, lanbide bat edo pertsonen arteko harremanen bat adierazten duen izen baten eskuinean). Ik. izan2 10. Lehendakari ohia. Ducellier gure jaun apezpiku ohia. Hil zen azkenean gure soldadu ohia. Nire emazte ohiari bota beharko zenioke sermoi hori.

Aztergaia: ohi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 (partikula): zintzo etorri ohi zen. 2 (elkarketako bigarren osagaia): lehendakari ohia / AS: ohiz kanpoko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz, hala erabakiz gero: ohi izan ; eta adib. gisa: ohi bezala(ko), ohi denez, ohi ez bezala(ko).

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

1 partikula ("zintzo etorri ohi zen"); 2 elkarketako bigarren osagaia ("lehendakari ohia").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  ohiz kanpoko esapidea sartuko nuke.

 - Erabakia: BAgiria (1998-11-27): sartzea onartu da.

 - Erabakia: (A. Sagarna, M. Urkia, J.A. Aduriz / 2010-06-02) Azpisarrera jasoko da, bere adibideekin: " ohi izan : ohi bezala; ohi denez; ohi ez bezalakoa".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.