114 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak

1 emaitza.

114.- Nahi / gura izan aditzen jokabidea aditz iragangaitzekin (Sintaxia)

  1. Nahi izan / gura izan aditzak (nahiago izan /gurago izan aditzak ere bai) aditz laguntzaile iragankorrarekin erabiliko dira, ondoan agertzen den partizipio burutua edozein motatakoa delarik, baita iragangaitza denean ere:

    a) Barre egin gura zuen
    b) Egia esan nahi diogu
    d) Ez du isildu gura
    e) Bihar etorri nahi du

    du-aditza + nahi / gura ===> [aditza] + nahi / gura + du-saileko aditz laguntzailea

    da-aditza + nahi / gura ===> [aditza] + nahi / gura + du-saileko aditz laguntzailea

    Gomendio orokor horrek baditu hedadura desberdineko bi salbuespen, nahi izan aditzari dagozkionak:

    A. Nahi izan aditz iragangaitz batekin agertzen den kasuetan datiboarekiko komunztadura enplegatu behar bada, zaio-saileko jokabidea erabiliko da beti:

    a) Garrantzi handiko gai batez mintzatu nahi natzaizu
    b) Lagunak ere ikustera etorri nahi zitzaizkidan

    zaio-aditza + nahi ====> [aditza] + nahi + zaio-saileko aditz laguntzailea

    B. Ipar ekialdeko euskalkietan aditz iragangaitzekin da laguntzailea ere erabiltzen da zenbaitetan:

    a) Joan nahi zara
    b) Orain zurekin mintzatu nahi naiz

    Erabilera hau ere ez da gaitzesten:

    da-aditza + nahi ====> [aditza] + nahi + da-saileko aditz laguntzailea

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper