forma=zuzen 6 sarreratan aurkitu da.

zuzen

1 adj. Norabidez aldatzen ez dena, alde batera nahiz bestera makurtzen edo okertzen ez dena. Bide zuzen horretatik sekula ez saihesteko. Izeiaren gerria zuzena da oso. Enbor zuzenekoa da eta adar sendoak ekartzen ditu. Lerrorik laburrena lurgainean, ez da lerro zuzena. Irakurlea aspertu egiten dute maiz bide zuzen eta zabalek: bihurgune ezkutuak nahi ditu, gora eta beherako aldapa zorrotzak, ustekabeko bidegurutzeak. Erraz ziruditenak zailduz eta zuzen ziruditenak bihurrituz.

2 adj. Mat. Angeluez mintzatuz, 90°-koa.

3 adj. Bitartekorik gabea. Haren ondorengo zuzena. Berri zuzenagorik eta zehatzagorik ez dugun bitartean. Harena ez baita gure arteko umorea, atzerri haietako "humour" delakoaren kide eta oihartzun zuzena baizik. Bide zuzenetik dakit. Esplikatu dudana besteren gogoeten ispilu zuzen izan ledin nahi nuke.

4 adj. Egiaren araberakoa. Ez dut uste iritzi hori zuzena denik. Erantzun zuzena emango luke baita kamutsenak ere. Ezaguera zuzenak berak erakusten du, epetan gauza emateagatik ezin ken daitekeela ezer. Beste zerbait ere aurkitzen dut haren esanetan, aski zuzen ez deritzadana. Idazle ikasi haiek herri hizkeratik ahalik eta urrutien saihesten ziren; beraz, ez ditugu lekuko zuzen, hizkuntza jendeak nola erabiltzen zuen jakiteko. || Itzulpen hau, berriz, zuzena izanik, jatorra da.

5 adj. Zuzentasunaren araberakoa. Irakats iezadazu zeure lege zuzena. Jainkoaren tribunal guztiz zuzenean. Nire epaia zuzena da, ez baitut nire nahia bilatzen. Eskabide zuzena izanik. Eta darabiltzagun asmo guztiak ere ez direla, gerok darabiltzagulako, artezak eta zuzenak. Ez litzateke zuzen orduan esan nizkizunak orain aldatzen hastea. Hori ez da jokabide zuzena. Zuzen dena emango dizuet.

6 adj. Arauen edo ereduen araberakoa. Idazkera zuzen batean, hots bakoitzari letra bat dagokio. Bertso egokiak eta kaxkarrak bereizteko neurri zuzena. Ez du gauza zuzenik egingo. Badaiteke galderak berak makurrak izatea, zuzenak izan beharrean. Saioetan teoriak, eta teoria zuzenak, behar du izan gidari. Ekidin hori zuzena ote zen ala hutsen batek sortua. -en da atzizki zuzen bakarra horrelakoetan. Faksimileak, nahiz bere arloan probetxugarriak izan, ez dira edizio kritiko onaren ordain zuzen.

7 adj. Bakoitzari dagokiona ematen diona, zuzentasunez jokatzen duena. Haurrak, lauda ezazue gure Jainko zuzena. Epaile zuzen baten aurrean. Ihes egitea aitor-entzule zuzen, arimazale eta begiratuetarik.

8 adj. Jainkoaren legearen edo lege moralaren arabera jokatzen dena. Zakarias gizon ona eta zuzena zen. Humphrey Bogart ere, makur antzeko gizon zuzena, hor daukagu. Guztiz langile ona da eta bere obretan zuzena. Nekazari zuzen, garbi eta Jainkoaren beldurrekoak.

9 (Izen gisa). Zuzen dagoen gauza. Zuzenak okertzen, okerrak makurtzen. Aitzitik, nahasmendu hori zuzen-okertzaileek berek sortu dute, guztiok dakigun bidez, gero, oker-zuzentzaile ager daitezen.

10 iz. Zuzentasuna. Bakea eta zuzena. Gizarteko zuzenaren alde dago Eliza. Besterena zuzen kontra hartzea. Zuzenaren kontrako legea.

11 iz. Eskubidea. Ama guztiek bere umeen gainean duten zuzen bera. Nik baino zuzen gehiago du zurekin ezkontzeko. Denak lur beraren umeak direnez gero, zuzen berak dituzte. Bazuen zerbait zuzen, apaizetxean zenbait sar-jalgi egiteko. Euskara ken, zer zuzenez? Jainkoaren beraren gozamenera zuzen izatea.

12 iz. Mat. Definitzeko bi puntu besterik behar ez dituen lerro infinitua. Ik. lerro zuzen. Zeren hiru puntuak lerrokaturik baldin badaude, orduan ez da zirkulu bat pasatuko, zuzen bat baizik.

13 adb. Norabidez aldatu gabe, alde batera nahiz bestera makurtu edo okertu gabe. Jainkoaren bidean zuzen dabilena. Oraindik lepoa zuzen daramazu. Kontaketaren haria zuzen segi dezan. Aurrez aurre eta zuzen begiratuz. || Trebes heldu diren gauzak nik zuzen ditut hartzen.

14 adb. Zeharkakorik gabe. Isidro elizara bezala, zu tabernara zuzen. Zuzen helbururaino. Errekara goaz zuzen baino zuzenago. || Manresa aldera jo zuen zuzen-zuzen. Gaiari zuzen-zuzen dagozkion oharren bat edo beste.

15 adb. Zuzentasunaren arabera; egiaren arabera. Ik. zuzenki1. Zuzen ikusteko eta zuzen erabakitzeko, burua bezain bihotz garbiko jendea behar. Bere eginbideetan herriaren alde zuzen jokatu zuen. Nola igartzen diogu lehenengoz ikusten dugun norbaiti, eta % 90etik gora zuzen igarri, zer pentsa dezakeen honetaz eta hartaz? Mende honetako arazoak ere ez daude aski zuzen kontatuak, ezjakinaren poderioz, noski. Nire patuak, edo zuzenago esateko, nire bekatuak eragin zuen. Uste zuten, zuzen noski, ez zirela euskara nahaspilatzen eta zikintzen ari. Jaunaren esanak zuzen egitea. Neure iritzi ezkorretan zuzen banabil. Ez nintzateke, haatik, egiaren aldeko zuzen agertuko, guztiok dakigun zerbait isilduko baldin banu.

16 adb. Ereduaren edo arauen arabera. Norbaitek oker edo zuzen, trakets edo dotore, garbi edo mordoilo lantzen ez badu, lantzeke geldituko da alorra. Neurria bera ere ez zuen, dirudienez, txit zuzen erabiltzen beti Imazek. Dioena zuzen badago. Beharbada, nire zuzenketak izango dira behin edo behin zuzen ez daudenak. Txartelok alfabetoari jarraituz zuzen ipini ondoren, paper handietara aldatu nituen. || Heriotza zetorkionerako arimako gauzak zuzen ipini nahirik.

17 adb. Zehaztasunez. Guztia zuzen eta zehatz kontatuko digu. Prezioak, zuzen esateko, ez dauzkat gogoan.

zuzen den bezala adb. Zuzen, zuzentasunaren arabera. Haien alde gure mintzo xumea zuzen den bezala adierazi gabe.

zuzen egon Arrazoia izan. Anton. oker egon. Gauza batean zuzen dago. Zuek maisu eta jaun deitzen nauzue; eta zuzen zaudete, halaxe naiz eta. Nor zegoen zuzen?

zuzen eta bidezko adj. Zuzena, bidezkoa, zuzentasunaren araberakoa. Ik. zuzenbidezko. Nagusiak, zuzen eta bidezko dena bihur iezaiezue sehiei.

zuzenetara adb. Zuzen.

zuzenetik (zuzenetik ez bada okerretik, zuzenetik edo makurretik eta kideko esaldietan 'modu batera edo bestera' adierarekin). Esan ohi denez, zuzenetik ez bada okerretik, gauzak azkenean bere bidera etortzen dira (Ik. aldez edo moldez). Nolabait, zuzenetik edo makurretik, bere laguna galduko du, hilen edo hilaraziko du.

zuzenez adb. Legez, eskubidez; zuzen, zuzentasunez. Ik. zuzenbidez. Zuzenez ondasun baten jabe dena. Zuzenez segurki erraten da holako horietaz, direla pikabuztanak.

zuzen ibili Zuzen egon, arrazoia izan. Uste dut, ordea, zuzen zebilela Irigarai eta gu oker.

zuzen izan du ad. Eskubidea izan. Paretetan josirik dauden harriek ere zuzen dute eta arrazoi, bekatariaren kontra jaikitzeko.

zuzen onez adb. Eskubide osoz; zuzenarekin eta egiarekin bat etorriz. Zuzen onez, seme bakoitz deitzen da. Donostia hiri gazteegia da; izan ere, esan daiteke, zuzen onez esan ere, 1813. urtean jaio zela.

zuzen-zuzena adb. Ipar. Zuzen-zuzen. Atetik atera ahala, bakoitza bere etxeko hilarrietara zihoan, zuzen-zuzena. Besoa luzatu zuen, eria zuzen-zuzena ezarriz.

angelu

iz. Mat. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano edo espazio zatia, gradutan neurtzen dena. Angelu baten aldeak eta erpina. 45 graduko angelua. Angelu osagarria, betegarria. Erpinez aurkako angelua. Makurtze angelua.

angelu kamuts iz. 90 eta 180 graduren arteko angelua.

angelu lau iz. 180 graduko angelua.

angelu solido iz. Mat. Puntu berean hasten diren eta gainazal kurbatu mugatu batetik igarotzen diren zuzenerdi guztiek osatzen duten hiru dimentsioko espazio zatia.

angelu zorrotz iz. 0 eta 90 graduren arteko angelua.

angelu zuzen iz. 90 graduko angelua, aldeak elkarzutak dituena.

bidezko2

1 adj. Zuzentasunaren araberakoa. Bidezko eskakizunak. Bidezko ala bidegabeko gauza den jakiteko. Ez da bidezko indartsuak xumea oinperatzea. Egoki eta bidezko da. Kultura gaietan hartzaile garenez gero, bidezko da hiztegian ere hartzaile eta zordun agertzea. Asmo zuzen bidezkoak. Omenaldi bidezko eta are beharrezkoa. Bidezkoa, edo behinik behin egokia. Nik bidezkotzat joko nuke erdaratiko hitzetan v gordetzea. Guztien iritzia jasotzea litzateke bidezkoen. Bidezko al da Zesarri zerga ematea?

2 adj. Legezkoa. Ene ezkontza, isilekoa izan arren, bidezkoa da; emaztea bidezkoa dut, bidezkoa semea.

zuzen eta bidezko adj. Zuzena, bidezkoa, zuzentasunaren araberakoa. Ik. zuzenbidezko. Nagusiak, zuzen eta bidezko dena bihur iezaiezue sehiei.

hain

1 Halako mailan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da; adizlagun, izenondo edo -ko-ren bidez eratutako izenlagun bati dagokio, hots, nolakotasunari, eta, berez, beti hauen ezkerrean ezartzen da; berez, hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honen eta horren-en ordez ere erabil daiteke). Ik. bezain. Ez nuen uste hain berandu helduko zenik. Hark hain ederki ezagutzen duena. Zerk zakartza hain estu eta larri? Hain sarritan gertatua. Ez hain gora eta ez hain behera. Jende arruntak eta ez hain arruntak. Hain ederra. Bi gauza hain desberdinak elkarrekin batzen baditu. Egia horrek hain egiazko ez den beste puntu bat zeraman ondotik. || (Izenondoa, dagokion izenarekin agertzen denean, hain izen horren ezkerrean ezartzen da gehienbat). Ez da egundaino hain emakume ederrik sortu. Hain lotsa eta atsekabe handia.

2 (Ondoriozko perpaus baten hasieran, perpausaren bigarren zatiak non, eze, ezen edo bait- hartzen duela). Hain zen eder eta galaia, non hura ikusteagatik leiho eta balkoietara irteten ziren damak. Hain zinez eta laster abiatzen zara, non bi orenen bidea batez egiten baituzu. Maite behar dugu hain bihotz prestuarekin, non prest egon behar dugun edozein neke irozotzeko. Hain gozo eta egoki hitz egin zien, eze guztiak harritu ziren. Hain zuhur da, non ez baitu bere parerik.

3 (Esaldi hanpatuetan, aditzaren aurrean). Hori gabe, bizitza hain da tristea!

4 (Berez, honen edo horren-i dagozkien testuinguruetan). Zuk hain ongi dakizunez. Ondorioei bagagozkie, ez da hori hain garbi agertzen. Ez nuen uste hain aberatsa nintzenik. Hain maite dugun garo usaina.

hain gutxi Ezta ere. (Ezezko esaldi baten ondoren erabiltzen da). Ez dut nirerik behirik, hain gutxi idirik.

hain justu (ere) Heg. Hain zuzen. Horixe da, hain justu, hemen dihoakidan auzia. Eta hori du, hain justu ere, kontra.

hain laster 1 adb. Ipar. g.g.er. Berehala. Nahi izatea aski eta haien nahi guztiak hain laster beteak dira.

2 adb. (ez hain laster... non... esapidean, 'bezain laster', 'berehala' adierarekin). Ipar. g.g.er. Berri ikaragarri hori ez zen hain laster barreiatu herrian, non aurpegi guztiak goibeldu baitziren: berri ikaragarri hori herrian barreiatu bezain laster, aurpegi guztiak goibeldu ziren.

hain sarri Batez ere Zub. Berehala. Orduan hasi zen zin egiten ez zuela gizon hura ezagutzen; eta hain sarri oilarrak kantatu zuen.

hain segur Ipar. Segur aski. Hori emaztearen kaltean egin zuten, eta hain segur bere gogoaren aurka.

hain xuxen (ere) Adkor. Hain zuzen ere. Gizon hau baitzen, hain xuxen, tratuan ari zena martxant batekin.

hain zuzen (ere) Esaten denari edo erabiltzen den argudioari nolabaiteko indarra emateko, aipatzen dena azpimarratzeko edo biribiltzeko erabiltzen den esapidea. Hori da, hain zuzen, guk nahi genukeena. Eta horixe gertatu zen, hain zuzen. Behar bezainbat ezagutzen ez ditugulako, hain zuzen. Badirudi, aitzitik, gaurko edozeinek ontzat hartuko lituzkeen eskabideak direla, hain zuzen ere, baztertu direnak.

lerro

1 iz. Norabide berean jarririk dauden pertsonen edo gauzakien segida. Ik. errenkada. Karrikaren bi bazterretan baziren bi argi lerro, guztiz distiratsuak. Mendilerro andana gora batzuez inguratua. Habe lodiari datxezkiola, gapirio lerroak. Berrogei bat dantzari, lau lerrotan. Apaizak aurrena; bi lerro beltzetan gizonak hurrena.

2 iz. Taldea, maila, kategoria. Euskal artisten lerroan ipini du bere burua. Aberatsen lerroan agertu nahia.

3 iz. Errenkada zuzen batean idatziriko hitz edo ikurren segida. Lerro batzuk idatzi. Hamar lerrotan adierazia. Orrialdea eta lerroa. Lerroz lerro irakurri. || (Olerkietan). Ik. bertso 1. Bigarren ahapaldiko lehen lerroan. Hamalau lerroko olerki lana.

4 iz. Errepideetan, automobil lerro batek zirkulatzeko eratutako bide zatia. Ik. errei 2. Autobidean hirugarren lerroa ireki dute.

5 iz. Mat. Dimentsio bakarreko hedadura jarraitua. Lerro makurra. Lerro kurbatu itxia. Lerro paraleloak. Bi lerroek elkar jotzen duten puntuan. || Bide lerroak estaliak zeuden elurrez. Ez baita sekula naturalistarik azaldu, bizigabeen eremutik bizidunetara lerro jarraitu eta etengabe hori aurkitu duenik.

lerroan 1 adb. Lerro-lerro. Lerroan, soldadu batzuk bezala, jartzen dira sei haurrak. Aitak edan lehenik, gero semeek, adin arau, lerroan, gero alabek, azkenik amak.

2 adb. Segidan, etenik edo hutsarterik gabe. Zazpi egunez lerroan eginarazi zion hiriaren itzuli guztia.

lerro-lerro adb. Bata bestearen ondoan segida edo sail bat osatuz. Urtsuan zazpi leiho, zazpiak lerro-lerro. Berri horiek lerro-lerro idaztera saiatu zela. Lerro-lerro ipinirik aurkituko duzue hemen euskal aditz laguntzaile osoa. Hitzak, ahotik irten orduko, lerro-lerro antolatzen zitzaizkion zein bere tokian, soldadu ongi hezien antzera.

lerro-makur adj. Ik. lerromakur.

lerro-zuzen adj. Ik. lerrozuzen.

lerro zuzen iz. Mat. Definitzeko bi puntu besterik behar ez dituen lerro infinitua. Ik. zuzen 12; lerrozuzen. Geometrian ere gauza bera gertatzen da: bi punturen arteko bide motzena lerro zuzena da.

lerrozuzen, lerro-zuzen

adj. Lerro zuzenaren forma duena; lerro zuzenez osatua dagoena. Ik. lerro zuzen. Frantziako hiri batzuek harresi lerrozuzenak izan zituzten.

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper