zeugma - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ZEUGMA

(grek. zeugma, uztarria)

Perpaus batean bi osagai hirugarren batekin (maiz aditz edo adizlagun) uztartzea ustekabeko eran. Uztarri hitz horrek zentzu anbiguoa izan ohi du. Berez, elipsi mota bat da, baina egitura figuren artean ere koka daiteke. Hitz ekonomiaz baliatzen da, itxuraz egitura trakets samarrak baina egitez estilizatuak osatzeko. Errepikapen bortxatuak eta moztuak dira. Zeugma umorearekin eta idaztankera laburzalearekin lotzen da maiz.

Adibidetzat, Hiriart-Urrutik Larramendi Hazparneko hautagaiaren alde ari dela dioena: “Hau ona dugu eta segura nausitzeaz, bera izanen denaz geroz, kontrario rik gabe” (bera: ‘bakarra’; Esk. Ona , 1907). Hemen dugu adizki anbiguoak predi katu osagarrian dagoen izenondoa ( on ) eta segur(a) izan aditza, forma etikoan, elkarrekin lotzeko balio du.

“Aditzen dugu badela lan anitz, jiteak xuhur direla, bizia garesti, arrandak handi, zonbat abere-buru duten, zer uzta biltzen urteka.” (J. Etxepare, Beribilez )

Lizardiren “Gure mintzo” poeman aurki daiteke beste zeugma adibide bat:

“Ipuin zaarrak, atozte gogora ! Atozte erregingai begizkoak zora ! Bazterrean ikus nerea , Ene ta asabaen oarrezak botea...

Hirugarren lerroko “nerea”, “nere erregingaia” da, eta ahapaldi berean ikus dai teke ezohiko hiperbatona, “begizkoak zora(turiko) erregingaiak” sintagma errimaren beharren arabera antzaldatua.

Ziburuko J. Etxeberriren Manual debozionezkoa n ere egiten dira horrelako printzadura sintaktikoak:

“Hartarakotz ingura ezak señalea erhia n Beti hautzaz orhoitzeko, bizi aizen guztia n Eta pintazak begien aitzinean enea , Atal gain eta pareta xurietan legea.

J. Etxeberriren testuan “ene legea” da zatitua ageri dena, baina berez zeug marik egin gabe, ez baitago elipsirik berez, hiperbatona soilik.

[X. A.]

Ikus, halaber, H IPERBATON .

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper