Narratiban, zenbait sekuentzia edo istorio edo istorio zati josteko eta antolatze ko oinarrizko forma posibleetariko bat da, joskera narratiboa moldatzeko kateatze eta txertatze beste molde funtsezkoekin bateragarria. Txandatzea bi istorio edo gehiago aldizkatuz kontatzea da, txandaka kontatuz, elkarren artean gurutzatuz, orain bata eta gero bestea etenez eta etendura bakoitzaren ondoren jarraituz.
Ugari erabili ohi den egitura da, adibidez gutun-eleberrietan, gai edo psikologia ren aldetiko kontrasteak ezartzeko, pertsonaia edo egoera anitzi dagozkien gertaerak –maiz une berean, paraleloki, jazorikoak– kontatzeko, eta abar. Horrela daude erai kiak, funtsean, esaterako, P. Choderlos de Laclosen Harreman arriskutsuak (1782, J. Muñozek itzulia 1997), C. J. Celaren La colmena (1951 , Erlauntza ), eta euskal nobe laren esparruan, R. Saizarbitoriaren Egunero hasten delako (1969) eta 100 metro (1976), A. Lertxundiren Hamaseigarrenean, aidanez (1983), J.M. Irigoienen Babilonia (1989), edo A. Epaltzaren Tigre ehizan (1996).
[K. O.]
Ikus, halaber, I STORIO , J OSKERA N ARRATIBO , K ATEATZE , S EKUENTZIA , T XERTATZE .
es: encadenamiento por enlace
fr: alternance
en: alternation