Literatura Terminoen Hiztegia

tobera - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

tobera
tobera-mustra

 
TOBERA

1.- Latinetik datorren hitza, tubella, tronpetatxoa. Manuel Lekuonak esaten due nez (Aozko Literatura, 1978,601), burdinoletako arragoan erabiltzen ziren eta bur dina goritzeko sua piztearren sartzen zen airea bideratzen zuten tubella edo tobe ra-tutuek. Haietaz baliatzen ziren gazteak ere zarata edo musika soinua sortzeko, ezkontza egunetan omenezko nahiz zirikatzeko bertsoak kantatzen zitzaizkienean ezkonberriei. Hona hemen agur bertsoak:

“Oles, ezkonberriak, Jaungoikoak gabon! Toberaketan gatoz, Bost edo sei lagun; zuen baimenarekin kantatu dezagun.”

2.- Zenbaitetan tobera deitu ohi zaio Nafarroa Behereko herri para-antzerki mota bati ere, “tobera-mustra” deitura laburtuz.

[P. U.]

Ikus, halaber, E ZTEI KANTA , T OBERA - MUSTRA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es:
 fr:
 en:

 
TOBERA-MUSTRA

Herriko gazteriak jende batzuen jorratzeko antolaturiko ikusgarri bat da, gertaka ri baten karietara. Gertakaria, gehienetan, herrian sorturiko eskandaluren bat izaten da, gehienetan ezkontzaren inguruko gaia, hala nola, alarguna berriz ezkontzea, edo adineko gizon bat neskatxa batekin ezkontzea. Toberak apailatu baino lehen, gazte ek galarrotsetan edo zintzarrotsetan mehatxuak oihukatzen dituzte, toberak hitzema ten dituztelarik, ez baldin bazaie galdegiten duten ardoa pagatzen.

Tobera-mustra herriko plaza laxoan, taulen gainera igotzen dira auzitegiko jende ak: jujeak, prokuradorea edo fiskala, abokatuak, uxerra , jendarmeak, hobendunak eta lekukoak. Auzi bat errepresentatzen da: batzuetan aitzinetik idatziriko testu bat ema ten dute ala bestela norberak bat-batean sorturikoa. Bi bertsolarik, batek hobendu naren alde eta besteak aurka jardungo dute, auzia plazaratuz edo auziko gertakariak argituz edo ilunduz, komeni bezala; azkenean, hobendunari eta behatzaileei ikasbi deak eta irakaspenak eskainiz amaituko dute. Jokalariak plaza laxora zaldiz etortzen dira zaldi karrosetan, kabalkada batez inguraturik: zaldun batzuk aitzinean, gero zapurrak, makilaria, ziganteak, bolantak, gorriak, horiek guztiak dantzan eta azkenik zirtzilak ofizialeen jarraitzaile, jendeen irri eginarazteko.

Hérellek parade charivarique artean sailkaturiko antzerki mota bat da, Nafarroa Beherean egiten dena. Honela izendatzen du Francisque-Michelek (1857; 59): “Tobera-munstrac, c'est à dire d’un charivari représenté”.

XX. mende hasiera arte ezagutu dira modu tradizionalean, 1937ra arte. 1945ean debekatu ziren gai eta molde zaharrari loturik. Gai asmatua hartuz 1946an egin ziren lehenik Baigorrin. 1974z geroztik zenbait berrikuntza badaude bai gaiaren, taldearen, parodiaren eta hizkuntzaren aldetik, Mattin Irigoienek azaltzen duenez ( Euskera, 1998). Gaien ardatza, epaitu eta kritikatzen diren gaien muina gizarte arlora aldatua da 1970az geroztik. Horren eredu dira Daniel Landarten Panpale beti xut (1979), edo Pantzo Irigarairen Pontzio Gautxori (1991) edo Otto Kristobal (1994).

Toberagileen taldea gaztedia da lehen bezala, baina zabaltzen ari da beste adinekoetara eta emazteetara. Irria, berriz, sentiberago da gizarte bereizkerietan ez erortzeko, eta, hizkeraren aldetik, maskaradetan bezala euskaraz gain, latina, biar nesa, frantsesa eta gaztelania baliatu diren gisa berean, gaur egun euskararen eta frantsesaren arteko “merkatuko euskara”ren nahasteka da irri eragingarri.

[J. H.]

Ikus, halaber, A STO - LASTER , K ABALKADA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper