sinestesia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SINESTESIA

(grek. syn + aisthesis, aldi bereko sentimena)

Zentzumenen pertzepzio nahasketatik sorturiko tropo figura mota berezia adie razten du, eta metafora motatzat hartzen da. Ikusmen, entzumen, usaimen, dasta men nahiz ukimen pertzepzioak nabarrak dira eta elkarrekiko harremanetan daude, giza sentimenen eremu orokorrean. Horregatik, hizkuntza arruntean ere sare sentsorialak osatzen dira; margoen tonalitateaz mintzatzerakoan, adibidez, dasta men edo ukimen edo entzumen sentimenen kalifikazioez baliatzen gara: kolore gozoak, kolore biziegiak. Batzuetan, zenbait sinestesia higaturik iritsi da, eta haren sorpresa efektua apalagoa bilakatu da egun; adibidez, euskaraz ikusmen eta das tamen nahasketari dagokion begiratu gozoa bezalakoak eguneroko hizketari dagozkio. Nahasketa sentsorialak, maiz, metafora ihartuak izan ohi dira, semanti karekin zerikusia dutenak. Aristotelesek De anima tratatuan intuizioaren sentimenez mintzatzean, sinestesiaz jardun zuen. A. Carnoyek sinestesiaren sailkapen zehatza, eremu sentsorial zabalaren arabera, egin zuen.

Esan bezala, sinestesia metaforaren sailean azaltzen da, katakresia, alegoria eta sinboloekin batera. Sinestesia batzuk arruntak dira; adibidez, entzumenaren eta ukimenaren arteko sentimen jokoak: “zetazko boza”. E. Jaenschek sinestesian, osagai psikologikoen ondoan, beste zenbait osagai primitibo atzematen ditu, hots, mundu primitiboko elementuen nahasmenetik ateratako adierazpenak. Sinestesiak mundu subjektiboa islatzen du, egitura gabeko zerbaitetik sorturiko pertzepzio mol deak. A. W. Schlegelentzat, sinestesiak fenomeno psikologikoak dira, “fantasiaren jokoak”. Sinestesien joko zenbait aztertu izan dituzte psikologoek, batez ere inpre sio akustiko eta optikoen sareak kontuan izanik. Arlo literarioan, transposizio sentsorialen guneok metaforen sailean aztertzen dira. Sinestesiak, hitz batean, erre alitatea interpretatzeko era bereziak dira, giza sentimenen bidez egitatea kristali zatzeko adierazpen apartak.

Literatur aro guztietan erabili da figura hori. Autore klasikoetan, literatura grekolatindarrean zehazki, ezaguna zen, baina aro barrokoan ugaltze berezia izan zuen. L. Hoffmann (1786) kolore bakoitzari musikan zegokion korrespondentziaz aritu zen. Haren aburuz, kolore horia klarinetearen soinuari zegokion, gorrimina tron petari, purpura tronpari, ubela fagotari, eta abar. Gerora, poesiak irudi irrazionale tara jo zuen heinean –eta erromantizismoaren eta sinbolismoaren eraginez, batez ere– sinestesiak ugariagoak egin ziren literaturan. XIX. mendean, sinbolistak modu berezian baliatu ziren figura literario horretaz, eta beste hainbeste egin zuten modernistek, eremu espainiarrean, J. R. Jiménezen azul sonoro eta F. García Lorcaren “ el trino (entzumena) amarillo (ikusmena) del canario colgaba (ukimena) de la rama” eta halako sinestesiak garatu ziren.

Euskaraz, sinestesiaren erabilera Pizkunde arotik hona hedatu da gehienik, eta bereziki sinbolismoaren eta surrealismoaren eraginpeko olerkarietan aurki daitezke sentimen nahaste horren emaitza iradokitzaileenak. Esate baterako, M. Lasaren ( Poema bilduma ) hurrengo bertsoan ageri da, ukimenaren eta entzumenaren arte an jokoa eginez:

“Oihuka, seksoarekin , seksoaren abotsa ixiltzeko , uneak igaro zire n saxoa isildu zen , eta sekxoa oihuka hasi zen , eta oraindik ez da seksoa ixildu.

[L. M. M.]

Ikus, halaber, M ETAFORA .

B IBLIOGRAFIA

SCHRADER , L .: Sensación y sinestesia, Gredos, Madrid, 1975.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: sinestesia
 fr: synesthésie
 en: synaesthesia

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper