Literatura Terminoen Hiztegia

sinbolismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SINBOLISMO

J. Moréas idazleak erabili zuen izen hori Frantziako zenbait poetek osaturiko mugimendua eta estetika izendatzeko. Poeta horiek P. Verlaineren Les poètes mau dits lanaren bidez egin ziren ezagunak, eta taldean St. Mallarmé eta A. Rimbaud ziren, besteak beste. Zenbait kritikarik Ch. Baudelaireren lana ere sartzen dute sin bolismoaren barnean, eta beste batzuek, aldiz, pentsatzen dute Baudelaire izan zela aitzindaria, sinbolismoaren motorra, baina ez dela mugimenduaren muga kro nologikoetan sartzen.

Sinbolismoak errealismoa eta positibismoa alde batera utzi nahi ditu, eta este tika dekadente bat sortu, E. A. Poeren eta Ch. Baudelaireren lanen irakurketak bultzaturik. Sinbolismoa erromantizismoak zekarren idealismoaren barnean kokatzen den mugimendua da, eta zenbait kritikarirentzat modernitatearen bigarren iraultza poetikoa dakar, erromantizismoak sorturikoaren ondoren, eta abangoardiek egingo duten hirugarrenaren aurretik.

Sinbolismoa definitzerakoan hiru ezaugarri dira nagusi:

1) Zeharkako adierazpidea. Neoplatonismoari edo idealismoari jarraiturik, sin bolistek errealitatea bitan banatzen dela uste dute: alde batetik legoke ikusten den mundua, irudien mundua, eta beste aldetik, esentzien mundua, mundu ezkutua, poetak soilik ikus lezakeena. Bien artean eraikitzen da hitz poetikoa, eta hitz poetiko horrek antzekotasuna darabil, mundu honetako hitzen bidez beste mundu ko gauzak izendatzeko asmoz; horretarako, sinboloa darabil, hitz baten bidez bes tea adierazi nahi delako. Horregatik da hain garrantzitsua metafora estetika sinbo listan, metafora batean beste horrenbeste gertatuko baita: hitz baten bidez beste zerbait adierazi ohi dela.

Errealitatearen eta ideien arteko zubiaren espresioan sinbolistek ebokazioz, metaforaz eta musikaltasunez osaturiko hizkera sortzen dute. Poeta “azti begia” da, errealitatearen barnean kokatzen diren misterioen irakurlea. St. Mallarmérentzat poesia materialtasunaren eta idealtasunaren artean, zehatzaren eta abstraktuaren artean sortzen diren loturen adierazlea da.

2) Heriotzarekiko larridura. Sinbolistek darabilten hainbat ezaugarri, dandis moa, nekadura, asperdura, amildegiaren tentazioa, heriotzaren halabeharrak sort zen dituen larridura sintomak besterik ez dira. Heriotzaren larridura da poesia sin bolistaren gai nagusia.

3)Musikaltasuna. Ezkutuan den misterioa adierazteko, musikak berebiziko gai tasuna du sinbolisten ustez, hitzik gabe sentipena sortzeko gai delako. Sinbolistek lotura konplexuak sortu zituzten poesiaren eta musikaren artean, eta bertsoaren alde musikala ardura nagusia bihurtu zen. Baudelairek hitzen musikaltasunari begi ratzen zion. P. Verlainek batez ere aliterazioaren bidez sortzen zuen poemaren musika, eta St. Mallarmék poemaren egitura hartzen zuen kontuan, ritornello ak, errepikapenak, tonu aldaketak, sinfoniaren antza izan zezakeen egitura musikala sortzeko.

Sinbolismoa laster zabaldu zen Europan zehar. Belgikan, M. Maeterlinck idaz leak egin zituen saio sinbolistarik garrantzitsuenak. Austrian R.M. Rilke da poetarik ezagunena. Ingalaterran O. Wilde. Estatu Batuetan E. Poundek bultzatu zuen mugimendua. Espainian, aldiz, mugimenduak Modernismo izenaz hedatu zen, eta taxu berezia hartu zuen. Euskal Herrian, XX. mendeko bigarren herenean agertu zen, Lizardi eta Lauaxetaren lanen bidez.

[J. K.]

Ikus, halaber, A BANGOARDIA , M ODERNISMO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: simbolismo
 fr: symbolisme
 en: symbolism

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper