(grek. prolepsis, aurrera begiratzea)
Zerbaitetan aurreratzeko prozesuak izendatzeko erabiltzen da, dela gramati kan, dela erretorikan edo kontaketan. Erretorikan, prolepsi esaten zaio azaldu nahi den esakune baten kontra eman daitezkeen arrazoiei aurreratzeak eratzen duen pentsamendu figurari. Kontaketa generoan ere, aurreratzeari esaten zaio prolepsi, geroago gertatuko den jazoeraren bat une hori heldu baino lehen kontatzeari, hain zuzen ere. J. Etxaidek Joanak joan eleberrian, esaterako, zenbait unetan aurreratu egiten du pertsonaiak etorkizunean ezagutuko duen egoeraren bat. Behin, honela aurreratzen du Piarres pertsonaia nagusiarena:
“Zortzi egun geiago ibilli zen tankera errukarri ontan Etxahunia’ko nagusi oia, limosnan ematen ziotena aboratu ta sapai, borda edo zugaizpe batean lo egiñaz. Orain asiera eman zion bizimodu lazgarria izango zun geroenean, ia il arterañokoan, bere anaitzakoa.”
Anakronia horretaz analepsiaz baino gutxiago baliatu da kontagintza. Eleberri “klasikoak” suspense maila bat sortu nahi zuen neurrian, ez zuen baliabiderik ego kiena. XX. mendearen lehen hamarkadetan eleberrigintza klasiko horren egituratze modua irauli zuten eleberrien artean Marcel Prousten A la recherche du temps perdu aipa daiteke, prolepsiaz egiten zuen erabilera bereziarengatik.
[A. T.]
Ikus, halaber, A NAKRONIA , A NALEPSI , D ENBORA , H URRENKERA .
es: prolepsis
fr: prolepse
en: prolepsis