(grek. poietes, sortzailea)
Literatura klasikoan poietés esaten zioten literatur obra baten egileari orokorre an, zein generotan ziharduen bereizketarik egin gabe. Kultura grekolatindarrean, beraz, poeta edo idazlea egile eta sortzailetzat hartzen da orokorrean, eta poesia (obra literarioa) sortzeko gaitasuna duen pertsona da poeta. Platonen esanetan, poetak jainkoen inspirazioa edo goi-arnasa jasotzen du eta guregana helarazten du literaturaren bidez. Aristotelesen ustez, berriz, hutsetik errealitate berriak sortzeko gaitasun berezia du poetak eta jainkoengandik heldu zaion inspirazioari irekiago dago poesia sortzailea, beste edozein literatura sortzaile baino, mimesi edo imita zioaz gutxien baliatzen dena baita.
Erdi Aroan, poeta sortzailetzat hartzen zuen kontzepzio klasiko hori desagertu egin zen, Errenazimentuan berriro indartu zen arte. Ez zuten euren obraren jabego sentipenik izaten ezta originaltasuna ere aintzat hartzen; literatura jasoaren alorre koek Antzinatetik jasoriko jakituriaren “traskriptoretzat” zituzten euren buruak. Errenazimentuan berritu egin ziren poetari eta poesiari buruzko kontzepzio aristote likoak eta mimesiaren teoriak, baina haren eragina handia izan zen sorkuntza lanen ikuspegian; mimesiaren egokitasuna edo decorum arau bikoitzak mugaturik dago sortze lana: egokitasuna errealitatearekiko eta eredu klasikoekiko.
Tradizio klasikoan, poeta berebiziko gaitasuna eta ezohiko sortze gaitasuna duen pertsonatzat hartu izan zen, jainkoengandiko inspirazioaren hartzailea; baina bereziki erromantizismoan, Sturm und drang en mugimenduaren ondorioz, poeta benetako jeniotzat hartu zen, sortzaile absolututzat, giza gaitasunez gain dagoen izakitzat. Jainkoak bezala, sortzeko gaitasuna zuen, beragan gaitasun misteriotsua zetzan eta esan ezin ahalekoak ziren gauzak eta sentimenduak sumatzeko eta aditzera emateko dohaina zuen. Poeta indar mistiko, irrazional eta inkontzienteen jabe egiten zen eta inolako mugarik ez duen askatasunaren jabe. Hala, poeta hitzaren adieraren mugatze prozesua gertatu zen, zentzu orokorretik poesia lirikoa ren egile izatera mugatzeraino, hain zuzen ere, poetak bere mundu subjektiboaren adierazpen emotiboa eta espresiboa egiten dueneko kontzepzioa nagusitu ahala.
[L. O.]
es: poeta
fr: poète
en: poet