pleonasmo - Literatura Terminoen Hiztegia

 

PLEONASMO

(grek. pleonasmos, erredundantzia)

Hitzezko figuren artean, errepikapen prozedura darabilen baliabidea da: Ideia bera perpaus zati bereko bi hitzetan berradieraztean datza, helburu estetikoz edo adierazkorrez eginik. Gramatika edota sintaxi aldetik sobera dagoen forma bat gehitzea da, berez, baina funtzio estilistikoa izanik, gehienetan espresio indarra gehitzeko helburuz. Erregistro aldakuntza ekar dezake, baita ahotsaren aldaketa ere (pleonasmorik gabeko enuntziatuan diskurtsoa aseptikoa bihurtzen da, ahots edo ikuspunturik gabekoa).

Zentzu murritzean erabilita, ideia bera azpimarratzeko modu naturala da, hus tzat hartzen ez dena, oso begi-bistako kasuetan izan ezik. Kasu horietan alferreko erredundantzia adierazten du, perisologiaren (pleonasmo okerra ) zentzu bertsuan (“Neronek ikusi dut neure begiez”). Pleonasmoa perisologia, batologia eta erredun dantziatik bereiztea komeni da.

Pleonasmoen artean, bereiztea komeni da agramatikalak direnak eta konpati bleak edo esplikagarriak direnak, are justifikatuak eta gramatikalizatuak. Azken horien adibide batzuk: Ezin ahal zezakeen nehundik etxerat bil (Aski da “Ez zeza keen”). Elementu pleonastiko franko erabiltzen da euskaraz, hizketa arruntean bere ziki (pertsona izenordainak, “Nik neuk ez dizut esan...” adibidean, esaterako).

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: pleonasmo
     fr: pléonasme
     en: pleonasm

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper