Emozioa eta sentimenduak adierazteko hizkuntza moldatze bat da, baliabide estilistiko gisa ere erablia. Edozein esaldi bilaka daiteke oihu edo esklamazio (lat. exclamatio, oihu), dagokion intonazioa edo ikur grafikoa erabiliz. Ahoskera goratzea adieraziko du horrek, emozioa edo sentipena kanporatuz. Garai erromantikoan oso erabilia izan den figura estilistikoa da. Gehienetan, bokatiboren bat agertzen da esaldian, edo bokatiboaren antzeko perpausen bat. Esaterako, “Oi, ura urkaberako aiziaren otza!” (“Hamalau heriotza” baladan)
Lizardiren poemetan apostrofe eta esklamazioak emozioaren adierazpide dira sarritan:
“Oi, lur, oi, lur,
oi, ene lur nerea!”
(“Bultzi-leiotik”).
Antzerkian, kontakizunetako elkarrizketetan, hitzaldietan, zenbait poesia mota-tan… maiz erabili ohi da esklamazioa.
[J. K. I.]
Ikus, halaber, A POSTROFE .