neoklasizismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
NEOKLASIZISMO

Neoklasizismo hitzak etimologikoki “klasizismo berria” esan nahi du, eta, estilo ari dagokionez, eredu berri bat dakar berekin. Halaber, berak indarrean ezartzen duen arauak obra klasikoen ezaugarriak nabarmentzen ditu, hain zuzen, argitasu na, sinpletasuna, soiltasuna eta heldutasuna. Neoklasizismo hitza, XVII. mendeko klasizismo frantsesaren bultzadaren bitartez, XVIII. mendean iraun zuen korrontea izendatzeko erabiltzen da. Korronte horrek, klasizismoaren soiltasuna eta neurrita suna goraipatuz, barrokoaren ornamentazio aberatsa baztertzen zuen. Neoklasizismoak Grezia eta Erromako estilo klasikoa atxikimendu handiz hartzen zuen eredutzat.

Neoklasizismoak funtsean literaturaren eginkizun sozialean sinesten du, eta ideal nagusitzat didaktismoa du. Era berean, neoklasizismoaren jarrera irmo horrek bere baitan darama giza adimenean eta, inperatibo etiko gisa, tolerantzian eta libe ralismoan sinestea; adimenaz gain, oso garrantzizkoak dira esperientzia eta autori tatea ere. Arrazoiaren eta pentsamenduaren arteko orekak jarraitzen du.

Espainiako neoklasizismoa XVIII. mendearen bigarren herenean agertzen da, Ignacio Luzánen Poética (1737) argitaratu zen garaian. Kronologikoki Urrezko Mendearen gainbeheraren ostean datorren mugimendua da, eta gehiegizko apain durez eta hitz joko hutsez betetako post-barrokoa ordezkatzen du. XVII. mendean sormenezko literatur generoak (narratiba, antzertia eta poesia) gailendu ziren, eta XVIII.ean tesi lanak nagusitzen dira neoklasizismoaren garaian: filosofia, politika eta gizarte saioak, kritika eta jakintza liburuak, gainera, kulturaren atal guztiak barne hartzen ditu, hots, literatura, artea, zientzia, politika, erlijioa eta abar eta fikzio obrak ere eragin horren menpe gelditzen dira. Azpimarratzekoa da, ordea, arlo didakti koa, arauenganako maitasuna eta N. Boileauren Art poétique rengatiko mina. Bereziki nabarmentzen dira Frantzian, Ch. Montesquieu, D. Diderot eta Voltaire.

Karlos III.aren garaiko Espainian kanpoko kultur formak onartzeko ahalegina Frantziako espiritua eta Europako espiritua bereganatzeko nahira bildu zen, baina batez ere Frantzia aintzat hartuz. Beste herri batzuetan berez eginiko onarpen hori delitu antzekoa izan zen Espainian, eta “ilustratuen” erdalkeria espainiar txar edo eskastzat jotzen zen. Heterodoxo, erdaltzale eta literatura kaskar adierazpenek ilus tratuen mendea, eta batik bat neoklasizismoa, kutsu negatiboaz markatu zuten.

Testuinguru didaktiko horretan beren lan pedagogiko handiarengatik honako hauek nabarmendu behar dira: Azkoitiko Zalduntxoak, Bergarako Erret Seminarioa,

X. Munibe Penafloridako Kondea ( El borracho burlado ) , F. Samaniego ( Las fábulas ) ,

M. Larramendi ( El imposible vencido ), A. Kardaberaz ( Euskeraren berri onak ), J.A. Mogel ( Peru Abarka ) , beronen lobak diren J. J. Mogel eta B. Mogel (Ipui Onak ) eta geroago A. Iturriaga, J. Etxeberri Sarakoa eta J. Duvoisinen Laborantzako liburua . Guztiak bereziki antzerkiaz eta alegiaz baliatzen dira, Horazioren “irakatsi gozatuz” esana betetzeko.

Espainiako neoklasizismoan izan zuten garrantzia dela eta, ez dira ahaztekoak (nahiz eta bakoitzaren berezitasunak gogoan hartzekoak izan) beste hauek ere: Fray B.J. Feijóo, bere espiritu kritiko eta didaktismo handiarengatik; berritzaileen tal dean, berriz, Moratín aita, T. Iriarte (haren alegiak etorri frantsesekoak dira), J. Cadalso, G. M. Jovellanos, P. Isla ( Fray Gerundio de Campazas ). Hala ere, berritzaileon semeak izango dira, herritar mota berri bat sortu nahian, neoklasizis moari hasiera emango diotenak, Moratín semea ( El sí de las niñas) esate baterako, eta nagusiki I. Luzán.

Neoklasizismoaren gairik ohikoenak gizakia eta natura dira, eta poesiak ere dutzat hartu behar du natura. Saiatu ziren mentalitate kolektiboa aldatzen, heziketa moralizatzaile baten bidez, eta gizaki kritikoago bat sortu gura izan zuten. Haientzat, obra guztiak onak ziren, baldin eta sozialki erabilgarriak baziren. Literatur esparruan, haien originaltasun urria oso nabaria da.

[G. A.] B IBLIOGRAFIA G ÁRFER , J. L.: El siglo XVIII , Cincel, Madrid, 1981.

G LENDINNING , N.: El siglo XVIII . “Historia de la literatura española”, IV. alea, Ariel , Barcelona, 1979 . B OUSOÑO , C.: Teoría de la expresión poética, Gredos, Madrid, 1970 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: neoclasicismo
     fr: néoclassicisme
     en: neoclassicism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper