metonimia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
METONIMIA

(grek. meta-onoma, izen aldaketa edo ordezkatzea)

Baliabide edo figura literario hori tropo bat da; zer bat beste zer baten izenez izendatzean datza, bien artean honako erlazio mota hauek egonik: kausa-ondorioa, elkarrekiko mendetasuna, aldiberekotasuna.... Adibidez, eta zehatzago, kausa ondorioa erlazioan kausa bere ondorioaren ordez izendatzea: egilea bere lanaren ordez ( W. Mozart entzun, Atxaga irakurri), ekoizlea ekoizpenaren ordez ( Martini bat edan), mitologiako jainkoa bere atributu edo eragin arloaren ordez ( Bakus ardoaren ordez, Venus edo Cupido amodioaren ordez) eta abar. Eta alderantziz.

Edo elkarrekiko mendetasun erlazioa, honako hauen artean: edukitzailea / edu kia ( baso ttipi bat edan, edo alderantziz, edukia edukitzailearen ordez, kafe bat hartu) ; okupatzailea / okupatua; jabeduna / bere jabetzako zerbait; kualitate edo propietatea / berorren edukitzailea (adibidez, gorputzeko parte bat propietatearen ordez); konkretua / abstraktua; tokia / bertako biztanleak (adibidez, Oriok irabazi du estropada); denbora / pertsona. Edo tresna, berorren erabiltzailearen ordez ( luma zorrotza, idazlearen ordez; lehen biolina , musika jolearen ordez); edukitzaile fisikoa, edukitzaile moralaren ordez ( bihotza , sentimenduaren ordez; burua , adimenaren ordez); kualitatea, berorren edukitzailearen ordez; organoa, funtzioaren ordez; atri butua, titularraren ordez ( katedra , koroia ); abstraktua, konkretuaren ordez ( iraultza , historia aldatu zuten gertaeren ordez); tokia, bertako biztanleen ordez ( Italiak Errepublika berriztatu nahi du); edo ekoizte tokia, ekoizpenaren ordez ( errioxa bat edan, ‘Errioxako ardo bat’ esan beharrean); marka, produktuaren ordez ( Parker bat, Volkswagen bat ); objektua edo materia, kolorearen ordez (kolore metonimiak). Eta kasu hauetan guztietan alderantziz ere bai, noski.

Sinbolo metonimiak ere, kultura konbentzioz sortuak, ugari dira, eta berorietan sinboloak gauza sinbolizatuen ordez jartzen dira: txirrindularitzan maillot horia edo arrosa edo berdea , balio enblematikodunak direnak; erramu edo ereinotza , garai penaren ordez (poeten garaikurra zen antzina: “Halakoz hik, Salguis, eskaldun Poeta, / Burura behar duk erramu-boneta /...” A. Oihenart); armak , gerraren ordez; g urutzea , edo aldarea , erlijioaren ordez; dibisak, erabiltzaileen ordez (futbolean zuri-gorriak, txuri-urdinak ); erakundeen egoitzak, erakunde horien ordez ( Vatikanoa, Etxe Zuria, Kremlin, Moncloa ). Kazetaritzan toki eta data metonimiak ugari erabiltzen dira, zehar-aipamenez josiak, geografia kodifikatu bat adierazten dute nak, informazioa trinkotu eta komunikazioa edo ulerterraztasuna oztopa dezakete nak. Hemen sar daitezke pertsonak haien irudi edo erretratuaren ordez (diru izen, zigilu izen eta abar, objektu horietan irudikatzen diren pertsonak objektu horien ordez).

Hitz batek esanahi edo adiera asko izan ditzake (polisemia). Hona hemen, adibidez, odola sinbolo metonimiak dauzkan batzuk: ahaidegoa, herentzia, arraza, bizia, indarra, gazteria (odol gaztea), gerra (gerra odoltsua), biolentzia (odol beroa), heriotza, erruduntasuna, mendekua.... Eta alderantziz, esanahi bakar bat metonimia ugariz adieraz daiteke: adibidez, ‘ardoa’ adierazteko badira metonimia ugari: baso, botila, gorria, Juranzuna, Rioja, eskilarapeko.. .

Metonimia, gehienetan, eremu semantiko ezberdinetako bi hitz elkartzean ger tatzen da, baina bien artean elkargune bat izanik edota biek partekatzen duten gune bat egonik, edo are bata bestean sartzen delarik. U. Ecoren arabera, seme ma bat bere sema batek ordezkatzea da, edo sema bat semema batek. Metonimiaren efektu estilistikoa alusiboena den substantiboa edo izen sintagma hautatzean datza (gutxitan adjektiboak edo aditzak).

Metaforan antzekotasun edo analogia erlazioa –edo adiera erlazioa– dagoela eta metonimian, ordea, erlazio erreala dagoela esan ohi da. Metonimia eta metafo ra elkartu egiten dira maiz (adibidez, Bruselako gailurra ). Azken adibide horretan ikus daitekeenez, metonimia gehienak katakresiak dira, dagokien testuingurutik kanpo ere ezagut baitaitezke eta maiz erabiltzen baitira. Metonimia batzuk izen pro pio bat izen arrunt bihurtu izanaren lekuko dira, ( diesel bat ). Beste batzuek polise miaren erakusle dira edo elipsiak dira ( San Mames en > San Mames futbolzelaian; Errioxa bat > Errioxako baso bat ardo). Halere, izen propioek erabilera estilistikoa izan dezakete, antonomasia forma hartuz, adibidez, askotan antonomasia metoni mia edo sinekdokearen aldakia baita.

Sinekdoke izeneko tropoak osoa parte batetik abiatuta ezagutzen dela adiera zi nahi du, zer bat beste zer baten izenez izendatzea da, bien artean kantitate erla zio bat egonik: partea / osoa eta beraz partikularra / orokorra , singularra / plurala, espeziea / generoa, materia / berori egina dagoen objektua. Hots, bata bestearen izenez izendatzea, eta alderantziz. Kantitate erlazioa bi norabidetakoa izan daiteke: edo gehiagotik gutxiagora, hots, osoa partearen ordez, adibidez, Ameriketa , Ameriketako Estatu Batu en ordez, edo bestela gutxiagotik gehiagora, adibidez, partea, osoa izendatzeko ( teilapea ‘etxea’ren ordez). Sinekdokea metonimiaren bar nean koka daiteke. Metonimia eta sinekdokea anaia bikiak dira (batzuetan bata ala bestea den ez bereizteraino), eta metaforaren ondo-ondoan daude. Adibidez, “ Arteak diruari jarraitzen dio” esaeran ‘artea’ metonimia da (‘artistak’ esan beharre an); ‘dirua’ ere metonimia (edukia edukitzailearen ordez) edo sinekdoke (singularra pluralaren ordez) edo, bestela, sinekdokearen katakresia, izen kolektiboa lexikora pasatu baita. Materia objektuaren ordez jartzea (adibidez, altzairua , ezpataren ordez) batzuentzat metonimia da, beste batzuentzat sinekdokea.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: metonimia
     fr: métonymie
     en: metonymy

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper