metaketa - Literatura Terminoen Hiztegia

 
METAKETA

Pentsamendu figuren artean, hedatze eta metatze prozeduraz moldatzen den baliabide estilistikoa (grek. eperismos, lat. enumeratio, pilaketa edo metaketa). Diskurtso literarioan, funtzio gramatikal bera duten hitzen segidaz baliatzen da: perpausean sintagmak (hitz bakar edo anitzekoak, edo, halaber, mendeko perpau sak daramatzatenak) bata bestearen atzean metatzeari deritzo metaketa edo enu merazio (lat. enumeratio ). Diskurtso literarioan, funtzio gramatikal bera duten hitzen segidaz baliatuz zerrenda aurkeztea da; esate baterako, T. Monzonek neurtitz edo bertso lerro honetan eginikoa: ”Aren oia: lore, belar, garda.“

Bertso horretan bezala, metaketak hitz zerrendak izan daitezke izen hurrenke rak eginez:

Lehen zuek, Kardaveraç Mendiburu Haraneder Duvoisin Añibarro. Orain gu, Salvador Garmendia Mikel Lasa Domenike Peilhen Juan San Martin “Otsalar” Nirekin, Aresti hau.”

(G. Aresti, Euskal Harria )

Hitzak elkarren sinonimoak direnean, enumerazioak dialage izena hartzen du, eta hitzen artean erlazio nabarmenik erakusten ez duen elementu metaketari, berriz, anabasatsua edo kaotikoa deitu ohi zaio. Metatze prozedura hainbat erata ra erabil daiteke: aurretik esandakoa laburbilduz, pentsamendu bat behin eta berriz menderakuntzaz zatikatuz, antitesia erabiliz, hurrenkera kaotiko bat osatuz…

Zerrendaturiko osagaiak elkarri koordinazioz nahiz menderakuntzaz lot dakizkioke, baina baita inolako juntagailurik gabe ere. Eredugarria da B. Atxagaren Etiopia (1979) liburuko “Herdoilarena” poema: Bilboko hiriaren giro nabarra gisa honetako enumerazio edo metaketak sortzen du, era bateko eta besteko elemen tuak segidan ezarri eta “eta” juntagailu soilaz baliatuz, batzuetan, metaketa lokabea eginez bestetan:

“herdoilaren tristeziarekin batera ziutate honen soinekoa udazkenetan lanbroa da eta bere sabaia laño baso bat non bizi den hilargiaren badaezpadako agonia eta kalatxorien habi eskaleen sakelak eta sukalde proletarioen argi urdinskak murrail erraldoiaren begi gauero zubi zaharrenetatik hibaiari so berripaper saltzailea hitz ezezagunen hiztegi bati bezala bus txofer batzu bozeolari hilaz mintzatzen apatridak bailiren trenak memoria karrilen fatalitatean galduz denboraren oihal xinglea arratsezkoa soilik arrabita baldarren nostalgia kantoietan eta haruntzago, moskorrak kalegarbitzaileren beilegi bizia beste zubi bat, prostitutak”

Batzuetan, metaketa hori esanahi aldetik indartzen joaten da, klimax batera heldu nahian edo, horrelakoetan gradatio izendatzen da. Ikus G RADATIO .

[J. M. L.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: acumulación
 fr: accumulation
 en: accumulation

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper