Literatura eta poesia sustatzeko ospakuntza jendetsuak ziren Lore Jokoak eta Frantziako Tolosan izan zuten sorrera XIV. mendean. Katalunian ere ospatu ziren XIV. eta XVI. mende bitartean. Erromantizismoaren garaian berpiztu zen ospakuntza modu hori eta beste lurralde batzuetara ere hedatu zen instituzioa bilakatu zen. Euskal Herrian, era askotako jarduketek osaturiko ospakuntzak izan ziren Lore Jokoak, adibidez, ganadu feria, pilota partida eta dantza txapelketekin batean egiten ziren lite ratur lehiaketak. Garaiko hainbat bertsolari eta poetari bere burua ezagutzera emateko parada eskaini zieten Lore Jokoek beren ibilbide luzean, saritutako lanak jendaurrean abestu eta argitaratu egiten zirenez. Anton Abadiaren babespean sortu ziren eta luzaz iraun zuten. 1851an antolatu ziren, Urruñan hamar urtez eta Saran geroago beste hainbatez. Lehen Lore Jokoetako nahitaezko gaietako bat honakoa izan zen: Iparraldeko euskaldunen emigrazioa Ameriketara. Etxahun koblakariak (1786-1862) parte hartu zuen “Montevideora joailiak” bertsoez, baina ez zen irabazle izan. Geroagokoetan, J. B. Otxalde gertatu zen garaile eta J. B. Elizanburu nahiz Larralde poetak ere bai.
1879an Hego Euskal Herrian ere egiten hasi ziren eta lehenengoak Elizondokoak izan ziren. Proposaturiko gaia foruen galera izan zen eta F. Arrese-Beitia gertatu zen irabazle. Hain zuzen ere bera da hegoaldeko Lore Jokoen ordez kari aipatuenetako bat, P. M. Otañorekin batean. 1997an ospatu zen Antoine d’Abbadie (1810-1897) Nazioarteko Biltzarrean zehaztasunez aztertu ziren Lore Jokoen emaitzak eta ezaugarri ideologiko, kultural, folkloriko eta literarioak, A. Abadiaren nortasun eta idazlanaren ingurukoekin batean. Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren babespean eginiko ezohiko kongresuaren aktetan daude argita raturik ikerketa-lan berezituak gai honi buruz (1998). Gisa berean, Patri Urkizuren eskutik eman ziren ezagutzera sariketetan parte harturikoen izen eta emaitza zen bait Koplarien guduak. Bertso eta aire zenbaiten bilduma (1851-1897) liburukian.