(grek. khronos + topos, denbora eta lekua)
A. Einsteinen erlatibotasunaren teoriatik mailegatu eta kontzeptuari aplikazio literarioa egin dion Mikhail Bakhtinen hitzetan, kronotopoa “denbora-espazioa” da, hots, literaturaren historian zehar eman diren denbora eta espazioaren arteko lotu ra motak. Obraren edukia zein forma uztartzen dituen kategoria literarioa da. Denboraren zantzuak espazioan dautza, eta espazioa, berriz, denboraren arabera neurtzen da; bi serieen gurutzaketa eta zantzuen bategitea dira arte literarioari dagokion kronotopoa ezaugarritzen dutenak.
Literatura beti kronotopoaren bitartez errealitate historikoko kronotopoa bereganatzen ahalegintzen bada ere, ez du beti isla osoa lortzen. Bestalde, behin tradizio literario jakin batean finkatuz gero –hau da, genero bihurtuz–, kronotopia his toriko errealarekiko kontaktua galdu ohi dute kronotopo literarioek, eta mekanikoki bizirauten dute, inertziaz, anakronikotasunean eroriz. Euskal literaturan, hainbat ikertzailek aztertu dute Obaba fikziozko herriaren inguruan garatzen den kronotopo atxagarra.
[U. A.]
es: cronotopo
fr: chronotope
en: chronotope