Kontrapuntua musika arloko kontzeptua da; konposizioa egiteko modu bat, non aldi bereko doinu lerroak garatzen diren; kontrapuntua da errenazimentuko musika polifonikoaren oinarria. XX. mendean, literatura eta beste arte adierazpenak lotzeko joeratik sartu da kontrapuntu kontzeptua nobelak eraikitzeko teknika adierazteko; A. Gidek, Th. Mannek, J. Dos Passosek, A. Huxleyk (azken horrek Kontrapuntuizenburuko nobela bat du, hain zuzen, eta fikzioaren musikalizazioaz mintzo da bertako pertsonaia bat; nobelan zenbait istorio paraleloki kontatzen dira, elkarren artean gurutzatuz) eta beste autore zenbaitek ere erabili dute kontzeptu hori. Horrela, zati kako ikuspegi osagarriak eskaintzen dira kontatu nahi denari buruz. Euskal literaturan, R. Saizarbitoriaren 100 metro liburuan, adibidez, kontrapuntuz garatzen dira istorio paraleloak.
[J. K. I.]
es: contrapunto
fr: contrepoint
en: counterpoint