Logika eta filosofia arloari atxikiriko figura erretorikoa. Kontraesana diskurtsoa ren koherentzia haustea da. Logikaren haritik, hiru oinarri bete behar dira: Gauza bat ez daiteke izan eta ez izan aldi berean, ez dezake ezaugarri bat eduki eta ez eduki aldi berean. Hori berdintasun printzipioaren ondorio bat da, zeren gauza bat bere buruaren berdina baita. Bide horretatik hirugarren aukerarik ez dago; gauza bat bada edo ez da, ezaugarri bat badu edo ez du, ez dago hirugarren aukerarik.
Horrela, bada, hiru oinarri horiekin osatzen da diskurtsoaren koherentzia logi koa. Alabaina, oinarri horiek balio al dute errealitate osoa adierazteko? Parmenidesen haritik bai, ezen “badena, bada; ez dena, ez da”; Heraklitoren abu ruz, ordea, gauza bat bere kontrakoa ere bada, denboran zehar aldatuz baitoa. I. Kantek eta F. Hegelek kontraesan printzipioari kritika zorrotza egin zioten; azken batean, errealitatea kontraesankorra da. Literaturan, errealitate kontraesankor hori behin eta berriz adierazi izan da, eta XX. mendeko literaturak azken muturreraino eraman du adierazpen hori. Euskal literaturako adibide bat R. Saizarbitoriaren Gorde nazazu lurpean liburua izan daiteke, non egileak errealitatearen adierazpen kontraesankorrarekin jokatzen baitu etengabe; esaterako, “Hilobi bat, bihotz bi” ipuineko protagonista nagusiaren jokabideekin eta joera psikologikoekin.
[J. K. I.]
es: contradicción
fr: contradiction
en: contradiction