Kultura eta hizkuntza bereko hiztunek hitz berari eman ohi dizkioten oinarrizko zentzuek osatzen dute denotazioa; gainerako zentzu aldakor eta bereziak konnota zioak dira. Hitz baten adieraziak bi osagai ditu: denotazioa edo lehen mailako esana hiak, eta konnotazioa edo bigarren mailakoak. Denotazioak esanahi finkatuak eta iraunkorrak biltzen ditu, hiztegiak dakartzanak. “Biligarro”, adibidez, zozoaren antze ko txoria dela irakur daiteke hiztegian. Baina, zenbait tokitan, bizpahiru euskalkitan segurik, bigarren mailako zentzu eremu bat dauka hitz horrek.
Esate baterako, “Zu! Biligarro ona zira, ba !” esaldian, “biligarro” hitz horri eman ohi zaion oinarrizko esanahiari lot daitezkeen gaineratiko zentzu aldakor eta bere ziak, hala nola, abil, jostakin, trufari, maltzur, jukutrian ari den norbait... konnotazioak deitzen dira.
Konnotazioen bidez, norberak ezagutarazten dituen sentimenduen alorrean sar daiteke eta subjektibitate ezaugarri horien azterketa guztiz garrantzitsua da litera turan. Marka horiek hiztun, solaskide ala idazleen arabera aldatzen dira. Eta hain bat iturriren bidez aberats daitezke; besteak beste, bi andana edo mota bereiz dai tezke: alde batetik, norberak erabilitako ezaugarriak, eta, bestaldetik, ezaugarri bereziak eta mugatuak.
Norberak erabilitako ezaugarriak: Esakuntza mailan, edonork eman dezake bere baitako gogoeten berri anitz bideetarik. Horra, adibide gisan, norbait ala zer baiten gutxiesteko edo berdin goresteko erabil daitezkeen atzizkiak eta afektibitate markak:
Gisa berean, joskeraren bitartez azpimarra daitezke konnotazioak : “Kantu bat ederra eman dute. “
Ezaugarri bereziak, ezaugarri mugatuak: Norberak, hiztun ala idazle, bere gustuak adieraz ditzake ezaugarri berezi edo mugatu batzuen bitartez (soziolekto, idiolekto); gaurko euskal literaturan, adibidez, hizkuntza mailak eta euskalkiak guztiz erakargarriak dira, hala nola, J. Sarrionaindiaren obran. Horretan, iparraldeko hitz franko aurkitzen da (Oihan, laborari, zohardi... Marinel zaharrak liburuan hautatuak), hegoaldeko euskalkiak nagusi gelditurik ere. “Camilo Lizardi” ipuinean (Obabakoak,1988), berriz, lehenagoko idazkera bereziak sortzen duen harridura eta euskalkiaren erakarpena bateratzen ditu B. Atxagak. Bi kasu horietan, sortzen dituzten konnotazioen bitartez literatur kutsua, literariotasuna eta estetika nahi dituzte landu idazleek, besteak beste.
[J. C.]
Ikus, halaber, A DIERAZI , D ENOTAZIO , E RREFERENTE , E SAKUNTZA , I DIOLEKTO , I SOTOPIA , S EMA , S OZIOLEKTO .
es: connotación
fr: connotation
en: connotation