komedia - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

komedia
tragikomedia

 
KOMEDIA

Antzertiaren azpigeneroa nahiz haren ezaugarriak dituen sortze lana da, irria ren aitzakiaz edo barrearen baliabidezko antzertia. Grekotik datorren hitza da, Dionisos jainkoaren ohoretan egin ohi zen prozesio eta errituzko kantuetan du etor kia. Tragediarekin kontrajarri ohi da. Teoria klasikoaren arabera, hark Mitologian ditu

sustraiak; komediak, aldiz, behe mailako gizakien imitazioan hartzen du oinarria. Zenbait teorialari eta kritikarik, ordea, elkarrekin loturik ikusten ditu bi azpigeneroak, zeren, Tragediak gizakiaren barne pasio eta zalantza sakonak astintzen dituen bezala, Komediak horien kontrako defentsak eraikitzen baititu.

Komediaren xedea ikasbide ematea izan daiteke, gizarte eredu zahar baten nahiz berri baten alde; edota, bestela, xede argirik gabe, jendearen libertigarri huts izatea ere bai. Gehienetan idazle, antzezle edo jokalari eta entzule-ikusleen artean adostasun bat dago komedian: euren arauez kanpo dabiltzan gertaerez, gizarteaz edota behar bezalako ez den jendeaz barre egiteko biltzen dira.

Komediaren baliabideak lau dira: hizkuntza, keinuak, mugimenduak eta ekintza. Hizkuntzari dagokionez, entzuleena ez den hizketa izaten da irribarre gai: nekazari komedietan, kaletarren hizkera, esaterako; gorterako komedietan, aldiz, baserritarrena; eta, denetan, kanpotar kutsuko hizketa eta ahoskerak izaten dira barregarri. Keinuak, aldiz, modu barregarrian erabiltzen dira, hitzekiko desegokita sunean edo hitzez esaten dena gezurtatzeko, baita norbaiten ihakina edota paro dia egiteko ere. Keinua baliabide nagusia izaten da pantomiman. Mugimenduen erabilera, Commedia dell’Arte antzertiak erakutsi bezala, bizitasunak ala baretasu nak, aurrera ala atzera laster egiteak barregura sortzen du ikusleengan; halaber, fartsa eta herri komedietan, helburu bera dute mugimendu baldar eta desegokiek, astintzeak, jipoitzeak, erortzeak, behaztopatzeak, eta abarrek. Ekintzaren plantea mendua ere baliabide garrantzitsua da komedian. Ekintzak, erakutsiak edota kon tatuak entzule-ikuslea adi-adi eduki lezake, baldin aldakortasuna eta ugaritasuna badago, hala nola, erromantikoen komedietan. Antzerki gehienetan bezala, aurkez penaz, korapiloaz eta askapenaz osatzen da ohiko egitura, eta komedia soiletan ere bai; komedia luzeagotan, aldiz, hamaika korapilo eta katramila planteatzen dira, hala nola, enredo komedietan.

Komedian badira beste hainbat osagai eragingarri; besteak beste, jantziek irria eragin lezakete, handiegi, txikiegi, deigarriegi eta koloretsuegi direlako edota pertsonaientzat eta beren mailakoentzat ezegokiak direlako. Orobat agertokian dauden tresna, altzari, apaindura eta sasi-ingurunea, hala nahiz, arauz kanpokoak izango dira, barrearen bideak irekiz. XVII. mendeaz goiti, komedietan leku bakarra, ingurumen bakarra, dekoratu bakarra agertzen da, egongela bat, kale bat edo plaza bat, beti berdina: lekua ez da barrearen osagaia. Berriro XVIII. mendetik goiti, Frantzian izan ezik, eta XIX. mendean denetan, dekoratuak, ingurumenak eragin handiagoa izango du.

Komedia antzezlanak sailkatzerakoan, irizpide tematikoa erabili izan da gehie netan. Era askotako Komediak izan dira historia eta literatura nazional batzuetan eta besteetan:

Komedia zaharrak Aristofanes du egile ezagunena eta ekintza bortitz, lohi, likits eta irrigarriak plazaratzen zituen; adibidez, Lisistrata ospetsua.

Komedia berriak , aldiz, etxe barneko gertakizunak, pertsonaia beti berdintsuak eta estereotipatuak eszenaratzen ditu, mende bat geroago.

Kolejio komedia edo Komedia Humanista, latinez egiten zena.

Ohitura komedia (Lope de Vega, J. B. Molière, R. B. Sheridan...) gizakiaren eta gizartearen kritika egin ohi duena. Europako antzertian, gizarte komediak izaten dira; gizarte berri baten aldekoak izan daitezke, hala nola, P. A. Beaumarchaisen Le Barbier de Séville (1775), eta alderantzizkoak ere bai, esaterako Aristofanesek gizarte eta filosofo berrien aurka idatzi zuen Hodeiak ospetsua Sokrates protago nistatzat hartuta. Eredugarri dira sail honetan XVII. mendeko Loperen El perro del hortelano edo J. B. Molièreren Le bourgeois gentilhomme .

Magia komedia, irudimenari leku eginez, hadak, deabruak eta naturaz gaindi ko izaki mota orotarikoak aurkezten dituztenak; gaur egungo marrazki bizidun eta fantasiazko filmekin lotzen dira; adibidez, W. Shakespeareren Uda gau bateko ametsa , edota Ch. Perraulten magia ipuinen dramatizazioa.

Ideia komedia, umorearen bitartez filosofia sistemak eta ideiak aurkezten ditue na (B. Shaw, J. Giraudoux, Sartre...).

Komedia musikala, non testua, kanta eta dantza elkarrekin batera ematen diren. Komedia sail honetakoak dira zartzuela eta opereta; bestalde, balleta integratzen duten komediak oso arruntak izan dira, maila jasoetan nahiz herrikoian. XX. men dean zehar zinearen bidez oso ezagunak egin dira azpigenero honetako zenbait komedia lan, hala nola, Amerikar bat Parisen (1950) edo Broadwayko melodiak ( Gold Diggers , 1935).

Burges komedia. Maila xumea du, Frantzian Boulevard deritza. Burgesak barregarri dira, zimikatzen dira, baina ez urratzen. Gehienak, baliabide errazez egi nak dira. E. Labiche eta G. Feydeau dira egile aipagarriak.

Pertsonaia komediak: gizaki mota baten psikologiaz dihardute gehienbat, sati ratik fartsaraino; halako nortasun molde baten irudia ematen dute; forma jasoena “karakter komedia” da, Europan XVII. mendean Espainiatik abiatu eta Frantziara ira gan zena. Pertsonaiaren ezaugarriak areagotuz, gehituz, hanpatuz, tipoa sortzen da haren gehiegikeriez irri eginez, (zahar maitemindua, zekena, harroa, izua, lotsa tia, zuria...). Grekolatindarren artean Plautok landu zuen bereziki, baita Aristofanesek ere aurretik zertxobait. J. B. Molièreren komedietan ere agertzen dira arketipo aski ezagunak diren Harpagon eta Tartufe.

Comedia de enredo.Komedia mota bat da, non elkarren ondotik nahas-mahas metatzen den gertaeren eta ekintzen multzoa. C. Goldoni eta Lope de Vega maisu izan dira komedia mota horretan. Metatze eta nahaste horrezaz entzule-ikusleari kontatzen zaizkion gorabeherak korapilatsu eta entretenigarri irudiarazi behar zaizkio. Ezinezko egoerak dramaren ekintzan sartzen dira, azaleko adierazpenekin, eta beren kausak azaldu gabe; azken agerraldietan, jakina, ezin ulertuak argitzen dira. Maitasunari eta gai erotikoari buruzko komediak edo fartsak dira eta, sarritan, antzezleen edo jokalariaren itxurak irri eragiten du, bai eta haien hizkuntza molde ak ere: gizonen zortzi eta emakumeen bederatzi zuloen aipamena (fartsetan), sendakuntzarako aiuta, odol kentzea, purga, pilula eta beste. Gero, gelako harremanak, adulterioa eta abar komedia horien osagai erabilienak izaten dira.

Komediaren garapen jakin horiez gain, komedia klasikoa deritzana aipa daite ke denen artean, garapen gehiena izan duena bera baita. Lehen urratsa Espainian 1609an Lope de Vegak eman zuen Arte nuevo de hacer comedias idazkian; ordu tik ezarri zen komedien hiru ekitalditan ematea (bakoitzak hogeita lau ordu), estiloa pertsonaia bakoitzari egokitzea, ekintza batasunera iristea…, baina, tragikoaren eta komikoaren arteko bereizkuntzarik ez zen arautu. Frantzian, aldiz, tragediaren eta komediaren arteko bereizketa egin zen XVII. mende hasieran.

Ingalaterrako ereduak antzerti landugabeagoa eskaintzen du Marloweren emaitzetan, baina W. Shakespearek –Frantziako ironia mingarriaren ordez– umore arin eta alaia sartzen du, hala nola, Midsummer Night’s dream, lilura komedian, The merry wives of Windsor sentimendu komedian edota As you like it, intriga komedian. Europan, ordea, Voltairek izan zion mirespenaz kanpo, berandu deskubritu zen W. Shakespeare. Haren eredutik ibiliz, V. Hugok, komikoa tragedian sartuz, drama azpigeneroa sortu zuen.

Komediaren arloan, Italiaren eragina ere ez da txikia: Espainiak eta Frantziak Commedia dell’Arte ren bizitasuna ikasiko baitute, baita intrigen aberastasuna ere; Frantzian P. C. Marivaux eta J. F. Regnard eredu horren eraginez hasi ziren idazten, baita J. B. Molière bera ere, L’Etourdi, Le dépit amoureux ko pertsonaiak italiar tipo ak baitira. Commedia dell’ Arte tipo-sortzailea izan zen (Arlechino, Scarramuccia), baina C. Goldoni aldendu egin zen eredu horretatik eta bere pertsonaiak asmatu zituen, galtzen ez duten freskotasuna eman zielarik bere komediei. Beraz, europar komedia, herri batetik besterako hartu-emanetan hazia da, baina kultura bakoitzak bere kutsuaren eta bere bideen hartzen eta ematen jakin du.

Euskal komedia zaharrenak, agian, betiko galdu dira, ezen XVIII. mendean Zuberoan ematen ziren Baccus eta Phantzart (1787) izan ezik, XIX. menderaino ez zen komedia garatu. Lehen komediak, zentzu zabalean hartuta, XVIII. mendeko P.I. Barrutiaren Gabonetako ikuskizuna eta X . Muniberen El borracho burlado (1764) opera komikoa dira aipagarri. Garai hartan beste antzerkirik ere eman zela uste bada ere, ez da jakin zein hizkuntzatan emanak ziren, sortze lanak ala egokitzape nak ziren, eta abar. XX. mendean, ohitura komediak idatzi zituzten Donostiako esko lako zenbait idazle ere aipagarri dira, besteak beste, M. Soroa (1848-1902). Antton Kaiku (1882), La farce du Maître Pathelin en egokipena, eta Iriyarena. Irutxuloko ohi turen laukia M. Soroari zor zaizkio; ikasle izan zuen T. Altzagak antzerki parrasta bat utzi zuen. A. Labaienek, halako franko idatzi zuen, aipatuenak Euskal Eguna (1931) , Iparragirre (1933) Irunxeme (1936). Bizkaian, aldiz, XX. mende hasieran, komedia politikoen idazle dira, besteak beste, R. M. Azkue, E. Urkiaga “Lauaxeta”, M. Sota eta N. Viar.

[Tx. P., P. U.] B IBLIOGRAFIA

A LTZAGA , T.: “Representaciones euskéricas”, Euskal Erria, LXVI (1912) 385-388.

A RANA , J.: “Catálogo de obras teatrales euskéricas publicadas o representadas a partir del año 1880, por orden alfabético de autores”, Euskal Esnalea, 1925, 88-95, 109-116 eta 126-134.

A RESTI , G.: “Pedro I. de Barrutia Mondragoeko eskribauaren Gabonetako ikuskizu

na”, Euskera, IV (1959), 139-149 . C ASENAVE -H ARIGILE , J.: “Zuberotar antzertiaren sortzeaz eta iturriez”, Antzerti , 4 (1983) .

D ECREPT , E.: “Lettre sur le théâtre basque” RIEV , IV (1910), 151-155 . D UVOISIN , J.: “Comédie des Basques”, in Album des Pyrénées , 1841, II, 207-215 . G RANJA , J.L.: Sabino Arana Goiri: De fuera vendrán. Haranburu, Donostia, 1982 . H ÉRELLE , G.: “Etudes sur le théâtre basque. Le théâtre comique”, Bulletin des Lettre s

Sciences et Arts, Baiona, 1925 . L ARTZABAL , P.: P.: “Euskal theatroaz. Norat ari den!”, Gure Herria , Baiona, 1955 . M ONZÓN O LASO , T.: “Eskual theatroaz. Nik zer erran?”, Gure Herria, XXXII (1960) . P EILLEN , Tx.: “Komiko baliapideak Zuberoako herri-literaturan”, Antzerti , 11 (1985) ,

2-8 . U RKIZU , P.: Euskal antzertia, Antzerti, Donostia, 1984 . U RKIZU , P.: Euskal teatroaren historia, Kriselu, Donostia, 1975 . Z ENBAITEN A RTEAN : Eskual antzertia (Baionako Fakultatean egin jardunaldiak), U.P.P.A. :

Paue, 1987.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: comedia
     fr: comédie
     en: comedy

 
TRAGIKOMEDIA

Tragediaz eta komediaz osatzen den antzerkia. Plautok erabili zuen hitza lehen aldiz. Errenazimentuaren ondoren hedatu zen Italia, Frantzia, Espainia eta Ingalaterran. Ongi amaitzen den tragediari deitu zion tragikomedia P. Corneillek ( Le Cid ), baina Fernando de Rojasek gaizki amaitzen duen Celestina ri ere tragikome dia deitu zion. Zenbait antzerkigile garaikidek (E. Ionesco, F. Dürrenmatt...) guztiz lotuta ikusten dute tragikomikotasunarekin gizakiaren patua.

Inauterietako Tragikomediak izenez ezagutzen dira euskaraz Inauterietako gaiak erabiliz sorturiko zenbait antzerki lan garatu ere, Hérellek sailkatu eta deskri batu zituen lehenik. Kontzeptu edo pertsonaia moralen epaiketa eta kondenazioa errepresentatzen da Inauterietako Tragikomedietan. Beti kristau espirituaren eta paganismoaren arteko tenka eta tirabira adierazten dute, bereziki Inauteri eta Hausterreren artekoa.

XVIII. eta XIX. mendekoak dira G. Hérelleren iritziz. Zuberoan idatzi ziren, baina beste hizkuntza batetik egokituriko obrak direla uste da; izan ere, Europa osoan zehar errepresentatzen ziren Inauteriaren eta Garizumaren arteko borrokarekin eta epaiketarekin bat egiten du gaiak. Bi obra soilik gorde dira, eta haiek XVIII. eta XIX. mendean bost aldiz antzeztu ziren, azken aldiz 1852an. Jokalekuari eta koreogra fiari buruzko daturik batere ez da jaso.

Obren egiturari dagokionez, bi antzezpen mota biltzen dituztela azaltzen du Lekuonak: Moralitateak eta Eztabaidak. Lehenengoak, bertsotan idatziriko alego riak dira eta horietan bizioak hurbiletik deskribatzen eta ilustratzen dira, hizkera laban, nasaia eta lotsagabe samarrean. Eztabaidetan, aldiz, pertsonaien arteko tirabirak eta zalantzak agertzen dira, epai eta borroka baten itxura egiten dute.

Euskaraz ezagutzen diren bi obrak hauexek dira: Bachus, Phantzart eta Inauterien epaiketa eta kondenazioa. Lehenengoa mozkorkeriari buruzko kritika eta epaiketa da; bigarrenak sabelkeriaren kritika egiten du; azkenak, berriz, Garizuma eta Astearte Inauteriaren arteko zalaparta du gaitzak. Iñaki Mozosek argitaratu zituen ( Inauteria Euskal Literaturan , Eusko Ikaskuntza, Donostia, 1986).

[P. U.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: tragicomedia
     fr: tragicomédie
     en: tragi-comedy

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper