Hitz aleman hori bisuteriazko bitxiak izendatzeko nahiz gustu txarreko imitazio artistiko eskasak kalifikatzeko erabiltzen zen. Arkitekturan erabili zen lehenik XIX. mendearen erdialdean, Erdi Aroko ereduen antzera egiten hasi ziren eraikuntzak arbuiatzeko. Gero beste arloetara hedatu zen. Zenbait margolanen imitazio merke ak agertu ziren, eta arteaz gutxi zekien jendearen artean haietarako zaletasun bere zia agertu zen. Beraz, kitsch hitzak oharmen estetiko kamutsa adierazten du (fina uste, eta baldresa eta arrunta gertatu). Joera hori literaturara ere hedatu zen, hori ere Alemanian lehenik; zenbait idazlan maitabera edota mistika merkea erakusten zutenei deitu zitzaien horrela. Kitsch aren oinarria imitazioa da: artelan handiak imi tatzen dira, baina imitazioak haren sakontasuna eta indar estetikoa zeharo galtzen du, eta azal huts geratzen da. Kitsch a, azkenean, estereotipoan eta baliabide erraz eta nabarmenegietan galtzen da. Gaur egun, kitsch joera diruzaletasunarekin eta arte munduan erakutsi behar den jokabide oldarkorrarekin ere lotzen da; eta hor dago cursi terminoarekiko bereizgarririk nabariena, izan ere, cursi deritzana biguna eta bihozbera baita.
[J. K. I.]
es: kitsch
fr: kitsch
en: kitsch