irrimarra - Literatura Terminoen Hiztegia

 
IRRIMARRA

Norbaiten edo zerbaiten ezaugarriak modu barregarrian areagotuz eginiko iru dia da karikatura edo irrimarra deritzana. Karikaturaren jatorria arte grafikotik dator.

Hala ere, hedapenez, beste hainbat arte motatara hedatu da. Gaur egun, norbait, zerbait, nahiz ideiaren bat, barregarri uzten duen artelanari deritzo irrimarra edo karikatura. Arte grafikoan, norbaiten ezaugarri fisikoak nabarmendu edo desitxura tu egiten dira, beraren lepotik satira egin nahian. Horretaz aparte, obra baten kopia txarrari ere karikatura deitu ohi zaio. Literaturan karikatura ironiaren edo umorearen zerbitzuan erabili izan da, nahiz egoera komikoak sortzeko, nahiz kritika soziala zein pertsonala egiteko.

Adibide gisa, Quevedoren “Erase un hombre a una nariz pegado, érase una nariz superlativa” hura ekar daiteke gogora edo E.M. Azkueren “Sur bateri” izene ko bertsoak, edo I. Bizkarrondo “Bilintx”en harako “Domingo Kanpaña” bertso hura:

“Mando baten gañian Domingo Kanpaña ez dijua utsikan mando orren gaña; azpian dijuana mandua da baña gañekua ere bada azpikua aña; mando baten gañian bestia alajaña!”

XX. mendeko irrimarren artean, bereziki aipagarriak dira gerra aurreko J. Zabalo “Txiki” marrazkigilearenak eta, gaur egun, Anton Olariagarenak, Euskal dunon Egunkarian eta Berria n eginikoak.

[J. K. I.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: caricatura
     fr: caricature
     en: caricature

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper