incipit - Literatura Terminoen Hiztegia

 
INCIPIT

(lat. incipit , hasten da)

1. Literaturan, idazki edo obra baten lehenbiziko hitzei incipit esaten zaie. Euskal kantuetan lehenbiziko neurtitzaren hitzak hartzen dira kantuaren titulu gisa; adibidez: “Ara nun diran” – Iparragirreren kantua (“Ara nun diran mendi maiteak...”) edo Labèguerie eta P. Lartzabalen “Bakearen urtxoa” – (“Bakearen urtxoa, oi urtxo eztia...”) edo J. B. Elizanbururen “Ikusten duzu goizean” edo Otañoren “Mutil kox kor bat” (“Mutil koxkor bat itsu aurreko ... ). Sarritan, bertsolarien eta abeslarien arte an, incipit a baliatzen da doinu baten erreferentzia emateko. Musika arloan ere, obra batean agertzen diren lehenbiziko notek edo lehenbiziko hitzek osatzen dute inci pit a. Liturgian ezagunak dira: Kyrie , Gloria , Credo , Pater noster , Agnus dei , Ave Maria , eta abar. Era berean, entziklika baten lehenbiziko hitzak, titulu gisa agertzen dira. Hala nola, ezagunenetan: Rerum novarum (1891), Quadragesimo anno (1931), Mater et magistra (1961), Pacem in terris (1963), Humanae vitae (1968), Redemptor hominis (1979).

Narratologian, incipitesaten zaio narrazioaren hasierari, fikzioaren munduarekiko muga gainditzen deneko mugarri edo moldura gisakoa denari, mundu erreala ren eta fikziozkoaren arteko aldea nabarmenarazten duenari. Narrazioaren amaiera bezalaxe, une estrategikoa da incipitunea eta erretorika zaharrak tratamendu berezia eskaintzen zion exordiumzeritzan une horri, entzulearen arreta bereganatzeko ahalegina egin behar den mementoa baitzeritzon. Tradizioz datozen narrazioetan, esate baterako, incipitaren une horretarako esapide jakinak erabili izan dira: Bazen behin, Munduan asko bezala, Behin batez bazen, munduan asko d(ir)en bezala, Asko munduan bezala, eta izanen diren bezala, baziren ama-seme batzuk...eta gauza bera gertatzen da amaieran. C. Reisek dioenez, (Diccionario de narratologia1996) narrazio hasierak zehazten du sarritan narrazioaren egoera eta kontalariaren berri emateko unea; hala, kontalari heteodiegetikoa zuzenean sartu ohi da historiaren errepresentazioan; XIX. mendeko nobeletan, esate baterako, narratuko den unibertso diegetikoaren osagai nagusiak aurkezteko unetzat hartzen da incipita: protagonistak, espazioak eta garai historikoen berri emateko abagunea. Eredu iraunkorra da hastapeneko kokapen gisa eginiko azalpenak ematea; hala, B. Atxagak Sara izeneko gizonanarrazioan Euskal Herrian karlistaden garaiko gertakari historikoek izango duten garrantziaren lekuko da hasierako paragrafoa:

“1833ko martxoan, Espainiako Errege Fernando VII.ak eskutitz bat bidali zion anaia Carlosi bere ondorengotzari buruzko asmoak aditzera emanez.”

Kontalari autodiegetikoak eta homodiegetikoak, aldiz, kontatuko duena nola kon tatuko duen plantea lezake incipit une horretan. Hala, R. Saizarbitoriaren Hamaika pauso ko “Atarikoa” deritzan lehen lerroek kontaketari ekitean kontatuko duenarekiko kokapena finkatzen du kontalariak:

“Ordu gutxi barru bistaz hartzen duen eremuko punturen batean hilko dela dakienean jada: hortik has daiteke kontakizuna, edo lehenagotik, lehenagotik baitzekien alboan, badiara ematen duen etxean, leiho bat aukeratuko zuela –Juliaren salakoa– bere azken begiradarentzat euskarri. Momentu orok du lehe nago bat eta, gauzak hasieratik kontatzeko ahalegina alferrekoa denez, zilegi da historiaren edozein pasartetik ekitea. Eta amaieratik hobe. Amaierak bai, zehatzak baitira, erabatekoak askotan. Eta amaiera Iñaki Abaitua Juliaren etxe aren alboko atalaurrean dagoenean da, magnolioaren ondoan zutik, itsasoan ahitzen den ibai hertsiari so.”

Kasu horretan bezala, incipit ak pertinentzia semantiko handia du, kontaketan zehar nagusi izango diren zentzuak aditzera ematen baititu, operetako oberturetan bezala, obraren tonua, erritmoa eta gaia iragarriz. Izan ere, nobela horretan konta laria gertakarien amaieratik hasi da eta lehen lerro horietan iragarri du kontalariaren jarrera, eta pertsonaia nagusien berri eman du, nahiz gertakarien zein une hautatzen duen narrazioa abiarazteko: amaiera, alegia.

[J. H., L. O.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: incipit
     fr: incipit
     en: incipit

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper