Tradizio katolikoa duten lurraldeetan, Garizuma aitzin, batik bat Hausterre egu naren aurreko egunetan egin ohi diren olgeta egunak dira inauteriak ( ostegun gizen, ostiral argal, inaute motz, zaldun inaute, astelehen inaute eta astearte inau tean) . Oso antzinako jatorria duten jai edo ospakuntzak dira, eta neguaren amaiera eta udaberria iragartzen zuten errituak zirela uste da; Erromatarren garaian Saturnalia deitura hartzen zuten, eta gaur egun arte iraun dute zenbait tokitan kris tautasunaren aurreko hainbat kultur ezaugarri kontserbatuz; besteak beste, honako hauek dira ezagunenak: Zubieta eta Iturengo zanpantzarrak, Lantzeko Miel Otxin, Zalduondoko Markitos, Lapurdiko kaskarot dantzak... Inaute garaiarekin lotuta daude antzerki mota garatuagoak ere, hala nola, Zuberoako Maskaradak eta G. Hérellek aipaturiko Bakus eta Phantzart, Inauterietako Tragikomediak ere bai.
[P. U.]
Ikus M ASKARADAK , T RAGIKOMEDIAK .