idazle - Literatura Terminoen Hiztegia

 
IDAZLE

Literaturaren arloan, hizkuntza helburu artistikoak lortzeko erabili ohi duena da idazlea, autorea edo egilea, hots, “literatura sortzailea”. Erroma klasikoan scriptor hitzaren bidez liburu kopiatzailea eta liburu egilea izendatzen zituzten. R. Barthes ere jarraitu zaio kontrajarpen horri, frantsesez, eta banandu ditu, alde batetik, hiz kuntza helburu praktikoekin erabiltzen duena, écrivant –adibidez, kazetaria–, eta helburu artistikoekin erabiltzen duena, écrivain –adibidez, olerkaria–. Euskaraz idazle hitzak hartu du bigarren adiera hori, eskritore arena, alegia.

F. Lázaro Carreter-en arabera, literatura sortzaile den pertsonaren ezaugarriak honako hauek dira: idazleari ez dio eragiten praktikotasun larriak idazlana egitera koan, hartzaile unibertsalera heltzeko asmoz idazten du, eta denbora eta espazio mugetatik kanpo dago haren mezuaren agerbidea. Bestalde, idazlearen eta irakur learen inguruak ezberdinak izan arren, irakurleek hainbat tokitan zein denboratan irakur dezakete literatura lana. Horretaz gain, kazetariaren hizkerak garbia eta zuze na izan behar du; literatura sortzailearenak, berriz, irabazi egiten du anbiguotasu naz, polisemiaz edo konnotazioaz baliatuz gero. Idazlearen lana bakardade egoe ran sortzen da, eta horrek idazlearen autonomiaren alde egin ohi du.

Lanekiko zein irakurleekiko duen loturaren bidez azter daiteke idazlearen izae ra. Lehenik eta behin, sortzaile gisa ikus daiteke bere lana; bigarrenik, era bitara azter daiteke haren ahalegina: era pertsonal batez, idaztera zerk bultzatzen duen ikusiz, edo idazketa lanbide bihurtu duenean zein egoeratan gertatzen den ikertuz. Alderdi pertsonala aztertzen bada, era askotako erantzunak eman ohi dituzte idaz leek beren eginbeharra justifikatzerakoan. Baina, orokorki, idazketa norberaren autoafirmazioa izaten da, sorkuntza plazeraren iturri, komunikazioaren beharraren beharrez sortua, maite ez den errealitatea jasotzeko era, eta abar.

Idazle lanbidea aztertuz gero, euskal literaturan profesionalizazioa ez da oraingo garaietara arte ezagutu. Lehen, nobleen babespera jotzen zuten idazleek: B. Lehete jaunak B. Etxepareren lana babestu zuen, eta Nafarroako Joana Albretekoa erreginak J. Leizarragaren lana bultzatu zuen. XVIII. eta XIX. mendeetan, eliz ordenen babespean bizi izan ziren idazleak (jesuitak, karmeldarrak, frantziskotarrak), edota nobleen artean sortzen ziren. Historia guztian, korapilatsua izan da euskal argitalpenen historia; Hego Euskal Herrian, adibidez, zailtasun handiak izan ziren

XVIII. mende bukaeran eta XIX. mende osoan euskaraz idatzitako liburuak argita ratzeko debekuen ondorioz. Adibidez, A. Kardaberazen San Inazioren bizitza 1766an idatzi zen arren, XX. mendean argitaratu zen lehenengoz, bere garaian Arandako Kondeak jarririko oztopoengatik.

Frankismo garaiaren ondoren, profesionalizaziorako bideak zabaldu dira euskal idazleentzat, nahiz eta gutxi izan gaur egun ere literaturatik bizi direnak; idazle batzuek argitalpenaren munduan, kazetaritzan edo irakaskuntzan arituz lortzen dute soldata, eta, horren bidez, lan literarioari indarrak ematea.

[J. K.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: escritor
     fr: écrivain
     en: writer

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper