Tradiziozko sailkatze modu baten arabera, erretorikak figura erretorikoak hiru sailetan banatzen ditu: tropoak, hitzezko figurak eta pentsamendu figurak. Hitzezko figuren artean ( figuras de ficción edo figures de mots deituak) hiru azpisailetan bereizten ditu: errepikapen figurak, elipsi figurak eta egitura figurak.
Lehenik, bada, errepikapenean oinarrituak aipatzen dira (gehitze, hedatze, konbinatze, aldatze bidez moldatuak, eta abar). Zenbait azpimultzotan bana dai tezke. Hitzen errepikatzean oinarritzen dira, besteak beste, polisindetona, errepika, anafora, epifora, antanaklasia, kateatzea (concatenatio), sinonimia eta abar. Hots edo soinuak errepikatzean, aldiz, errima eta amaierako hots eta silaba errepikape nak ( homeoteleuton ), asonantzia, aliterazioa, paranomasia, calemboura eta abar. Erredundantzian oinarritzen dira pleonasmoa eta beste. Egitura errepikatze, para lelismo eta hedatze bidezkoak dira gradatioa, parafrasia eta abar.
Bigarrenik, hitzak kentze edo laburtze bidez moldatuak dira elipsia , apokopea, aferesia, asindetona, disjunctioa, anakolutoa, erretizentzia, zeugma eta abar.
Hirugarrenik, egitura figurak sailkatzen dira hitzezko figuren artean. Horietako batzuek simetria bilatzen dute: paralelismoa, kiasmoa eta abar. Beste batzuek, disi metria: hiperbatona, anastrofea eta abar. Egiturazkoetan koka daitezke, besteak beste, erritmoa, antitesia, oximoron a eta abar, nahiz eta batzuek pentsamendu figu ren barruan sailkatzen dituzten azken bi horiek.
[X. A.]
Ikus, halaber, E GITURA FIGURA , E LIPSI FIGURA , E RREPIKAPEN FIGURA , E RRETORIKA .
es: figura de dicción
fr: figure de mots
en: figure of speech