funtzio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DEITZE FUNTZIO

Komunikazio ekintza batean, solaskideen artean, mezua hartzaileari buruz zuzendua baldin bada, haren deitzeko edo zerbaiten manatzeko, haren arreta era kartzeko, deitze funtzioa (funtzio konatiboa) erabiltzen da:

“Ostalersa: Gorritik ala xuritik ? Pako: Ekaitzu pinta bat bederatik. Hola eginen dut bi eskualdeen konpli

mendua.” (P. Lartzabal, Herriko botzak )

Dei egiteko erran moldeak edo bokatiboak eta aginduen helarazteko aditz for mak (aginterazkoak) dira funtzio horren ezaugarriak, solasaldian eta berdin idaz kian:

“– Tira, ikusi zazu Joanes artzaia, ireki zaiozu atea, irauli zadazu orria.” (Tx. Agirre, Garoa )

Funtzio fatikoaren gisan, guztiz garrantzitsua da konatiboa deitu funtzioa antzer kia edo entsegua (gogoeta, arrazoinamendu, polemika, eta abar) aztertzerakoan. Ikus F UNTZIO .

[J. C.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: función apelativa
 fr: fonction phatique
 en:

 
ERREFERENTZIA FUNTZIO

Komunikazio ekintza batean, erreferentziala deitu hizkuntza funtzioak testuin gurua argitzeko xedea du. Horrela, inguruko munduaren berri ematen da igorleak moldaturiko mezu batean. Esate baterako, deskripzio honetan:

“Kale nagusiaren haraindiko aldean duzu gure etxea. Leiho gorriak ditu eta zakur handi bat beti erausika ari aitzinean.”

Literaturan, guztiz beharrezkoa da erreferentzia funtzioa mundu poetiko baten girotzeko, edo, kontaketa batean, ingurumen baten finkatzeko, sinesgarri edo onar garri bilaka dadin irakurlearentzat:

“Goizean tiroak hasi diren harroka haietan, harpe bat bada, eta dotzena erdi bat feluz bildu dituzte. Beni Ouarsoussetako bururetarik bat haietan. Beni Ouarsous deitzen da Montagnac eta itsasoaren arteko alde hori (X. Arbelbide, Gerlako tresna bizidunak )

[J. C.] Ikus, halaber, F UNTZIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: función referencial
 fr: fonction référentielle
 en: referential function

 
FUNTZIO

Linguistikan eta Literaturaren Teorian, osagai linguistiko nahiz literario batek testu baten osotasunaren barruan betetzen duen eginkizunari esaten zaio funtzio; elkarren artean eragina duten osagaiez eginiko sistema edo egitura bat da.

Funtzio kontzeptuak literatur teorian hiru arlotan izan du nagusiki eragina: literatur mintzairaren ikerketan, narratologian eta antzerkiaren teorian. Literatur mintzairaren berezitasuna aztertzeko, Jakobsonek linguistikaren azpiataltzat ikertu ditu mintzaira horren ezaugarriak, betiere hitzen bidez eginiko komunikazio ekintza baita literatur testua. Hizkuntz zeinuari K.Bülher-ek hiru funtzio nagusi ikusi zizkion: adierazkorra, ordezkatzearena, eta deitzearena, eta horietatik abiatu zen Jakobson bere ikuspegia garatzeko. Funtzioak izendatu aurretik, hitzaren bidezko komunikazioaren osagarriak argitu zituen: badago igorle bat, hartzaile bati mezu bat igortzen diona, bide bat erabiliz, eta bide hori da igorlearen eta hartzailearen arteko harre mana gauzatzen duena; horretarako kode bat erabiltzen dute, biek ezagutzen dutena, bestela hartzaileak ez baitauka mezua deskodetzerik (eta orduan ez legoke komunikaziorik, hartzaileak ez luke-eta ulertuko igortzaileak esan nahi diona); eta, azkenik, hori guztia testuinguru baten barruan gertatzen da, zeinak zehazten eta zedarritzen baitu mezuaren edukia. Osagai horien arabera definitzen dira funtzioak. Gainera, testu batean funtzio bat baino gehiago ikus daitezke, baina beti agertuko da mailaketa bat, eta testuaren egiturak funtzio nagusi bati obedituko dio lehen mailan. Ikuspegi horretatik, Jakobsonek sei funtzio bereizten ditu:

-Erreferentzia funtzioa: ezagutze, errepresentazio edo denotazio mailakoa da, ohiko mezuetan nagusiki ageri dena. Eduki bat adierazteko aukera eskaintzen du.

-Funtzio adierazkorra: igortzaileak jarrera psikiko bat erakusten du, esaten ari den edukiarekin batera. Adierazpen hutsak interjekzioak izango lirateke; baina, gehienetan funtzio adierazkorraren bidez mezu bat baino gehiago igortzen da edu kiarekin batera.

-Deitze funtzioa: hartzailearen arreta erakartzeko erabiltzen du igorleak, gehie netan bokatiboa edo agintera erabiliz.

-Funtzio fatikoa, edo harremana ezartzekoa: komunikazioa hasi, luzatu edo mozteko erabiltzen da, edo komunikazioa ongi gertatzen ari den edo hartzaileak igorleari arreta eskaintzen dion ziurtatzeko (“ulertzen?, entzuten?”). Haurren hizke raren garapenaren lehen urratsa da hori.

-Funtzio metalinguistikoa: igorlearen eta hartzailearen arteko mezua ulertzeko eragozpenik badagoen, edo kode bera erabiltzen ari diren, edo mezua deskodetze ko moduan bat datozen ziurtatzea du xede (zer esan nahi duzu “nireak egin du” diozunean?), hots, kodeaz beraz mintzatzea da.

-Funtzio poetikoa: igorlearen arreta mezuan berean dago; esaten duenari baino gehiago begiratzen dio esateko moduari. Literatur testu batean, funtzio poetikoa da nagusi, besteak alde batera utzi gabe. “Bereterretxen khantoria”n, adibidez, funtzio poetikoa nagusi bada ere, badago erreferentzia funtzio bat, gertaera bat kontatzen baita, eta badago funtzio adierazkor bat, protagonisten sentipenak (mina, gorrotoa, dezepzioa –”haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik; enian uste erraiten ziela aitonen semek gezurrik”– adierazten baitira, zuzenean nahiz zeharka). Funtzio poetikoa hizkuntza bere erara moldatzen saiatzen da, eta horretarako adierazpen modu berriak asmatzen ditu, behar izanez gero, sentipenen ugaritasun etengabe aldakorra nolabait adierazteko. Hizkuntzaren erabilera horrek fikziozko mundu bat eraikitzen du, artearen arloan izate beregain bat emanez. Mundu berezi horren adierazpena bideratzeko, batzuetan hitzen hotsen ezaugarriak aldatzen dira, beste batzuetan morfologia edo sintaxia, eta maiz esanahia (eduki semantikoa zabalduz, aldatuz; horrela, errealitateari dagozkion esanahien eta fikziozko mundua adierazten dutenen arteko zubiak eraikiz). Funtzio poetikoa, hala ere, ez da literaturaren arlokoa soilik; baliabide horiek eguneroko hizkeran ere ager litezke (“zoaz antzarak ferratzera!”), eta ez da erraza mintzaira poetikoaren eta mintzaira arruntaren arteko mugak zehaztea.

Beraz, funtzioaren definiziorako bi erreferentzia hartzen dira kontuan: alde bate tik, testu bat, sistema osatu gisa eraikia; bestetik, testu horretako osagai bat. Osagai horrek testuaren sisteman betetzen duen eginkizunari deritzo funtzioa. Kontzeptu hori narrazioaren eta antzerkiaren arloan erabili izan da gehienbat.

Narratologiaren arlora etorrita, funtzioaren kontzeptuak testua sistematzat jotzen du, eta sistema horretan osagai batek besteekin dituen harremanak osatzen dute osagai horren funtzioa. Narratologiaren helburua hauxe da: azterketa eredu batzuk garatzea, narrazio testu anitzei egokitzeko, denbora, leku eta gizarte mota ren eta kontaera molde anitzen gainetik baliatzeko. Ildo horretan eredu morfologi koak eraiki dira (V. Propp), edo genetikoak (C. Lévi-Strauss), edo aktantzialak (A. J. Greimas), edo logikoak (C. Brémond), edo gramatikalak (T. Todorov), edo semioti koak (U. Eco)…

Proppek honela definitzen du funtzioa: “Pertsonaia baten ekintzak narrazio baten trama edo bilbearen garapenean duen esanahia”. Garrantzitsuena pertso naiak zer egiten duen omen da, eta ez nork edo nola egiten duen; beraz, funtzio berbera egoera eta egile anitzen araberakoa izan daiteke. Azterketarako, Proppek ipuin miresgarri tradizionalak hartu zituen corpus gisa, eta hogeita hamaika funtzio mota aurkitu zituen (adibidez, hasierakoak hauexek dira: abiatzea, debekua, debe ku haustea, galdera…; eta amaierakoak: heroia mozorroturik iristea, gezurrezko heroiaren asmoak, proba zail bat gainditzea, heroia seinale bati esker ezagutzea, gezurrezko heroiari zigorra, printzesarekin ezkontzea, eta tronura igotzea). Ipuin batean, agian, ez dira guztiak agertuko, baina hogeita hamaika horien artekoak izango dira. Pertsonaia batek funtzio bat baino gehiago bete dezake, edo funtzio bat pertsonaia batek baino gehiagok; zazpi pertsonaia dira funtzio horiek betetzen dituztenak: heroia, aurkaria (erasotzailea), emailea, laguntzailea, printzesa, aita, aginteduna eta heroi faltsua (gezurrezko heroia). Bestalde, funtzioen hurrenkera ere beti antzekoa izan ohi da, nahiz eta ipuin batean funtzio multzo bat baino gehiago ager daitezkeen, baina beti hurrenkera errespetatuz, betiere Proppen ikuspegitik. Azkenik, ipuin harrigarri guztiak mota berekoak direla dio, egiturari dagokionez.

Lévi-Straussek estrukturalismoaren metodologia erabiliz aztertu zituen mitoak, mitema kontzeptuaren bidez. Esaldi minimo batzuk hartzen dira, harreman sorta batean uztarturik; eta harreman sorta horretan betetzen dute esanahi funtzio bat. Harreman sorta horiek dira mitemak. Prozedura honako hau da: lehenik, esaldien arteko harreman sintagmatikoak aztertzea; horiekin sortzen dira sekuentziak, isto rioa osatzen dutenak. Bigarren pausoan, mitoan zehar han-hemenka agertzen diren esaldi hurrenkera antzekoen arteko harremana aztertzea; horretarako, esaldiak goi tik behera ipintzen dira, paradigmak osatuz, mitoaren eskema bilatu nahian. Hirugarrenean, antzeko zentzua duten esaldien zutabe baten eta besteen arteko harremanak aztertzea, harreman sare anitz horien arteko harremanak ere ikusteko, horrela mitoaren sorburua eta egitura agerian uzteko.

A. J. Greimas Proppen funtzioetatik eta Lévi-Straussek azterturiko mitoen osa garrietatik (hezurdura, mezua eta kodea) abiatzen da. Lévi-Straussek narrazio uni tate batzuk ezartzen ditu, hiru motatako “narrazio sintagmen” araberakoak: betetzekoak (probak), itunezkoak (itunak ezarri edo hautsi) eta erabakia hartu beha rrekoak (abiatzea eta itzultzea). Horren haritik, Greimasek eredua hobetzen du eta kontaera mota anitzetako rol -ei egokitzen die (mitoei eta ipuinei, batik bat); eredu aktantzial batzuk ateratzen ditu, hots: subjektu-objektua, bidaltzailea-jasotzailea, laguntzailea-aurkaria. Eta hiru kategoria semantikok egituratzen dute eredu hori: a) Desirak, subjektuaren (heroiaren) eta objektuaren (bilatzen den pertsonaiaren; gehienetan, printzesaren) artean bilatze harreman bat ezartzen du. b) Jakintzak, bidaltzailearen eta jasotzailearen (heroiaren) artean informazio harreman bat ezartzen du, eta hortik mendekotasun bat dator. c) Nahi izateak, laguntzaileak eta aurkariak heroiarekin duten harremanak eta eraginak objektua lortzen lagundu edo eragotzi egiten diote.

C. Brémondek hiru funtzio nagusi ikusten ditu edozein kontakizunetan: hasiera ko jokabidea (portaera bat ezartzen du hasierako funtzioak, edo aurreikusten den gertaera bat), jokabide horren garapena edo ekintza, eta azkeneko funtzioa jokabi dearen ondorioa da. Hiru horien bidez, beste funtzio konplexuagoak ateratzen dira, era askotako hurrenkerak osatuz. Gerora, Brémondek kontaeraren ikuspegia zertxobait aldatu zuen Logique du récit liburuan, pertsonaien rol ak eta horien arte ko harremanak oinarritzat harturik. Brémondentzat funtzio kontzeptua eta sekuentzia rena oso loturik doaz, eta ez du ikusten funtzioaren hurrenkera beti berdina denik, Proppek bezala, baizik eta hiru denboren oinarrizko hurrenkera baten garapen gisa, zeinak agertuko baitira kontaera guztien garapen prozesuan: birtualitatea, aktuali zazioa eta amaiera. Kontaeraren egitura aztertzeko funtzioa baino garrantzitsuagoa jotzen du pertsonaia, funtzioa betiere pertsonaiaren interesen eta jokabidearen ara bera gauzatzen baita. Bi pertsonaia nagusi daude: egilea eta hartzailea. Egilea da hartzailea hobetzera eta txartzera bultzatzen duena (laguntzailea edo aurkaria izan daiteke, eta heroiak eragina jasoko du, onura eskuratuz edo biktima bihurtuz; Brémondek “rol” eskema konplexu bat eraikitzen du horren inguruan).

Antzertiaren alorrean, E. Souriauk ere funtzio batzuk ezarri ditu, konstelazioen izenak erabiliz. Greimasek ere, ikusi denez, kontuan izan zuen funtzioaren kontzep tua bere ekintza eredua eraikitzeko, hiru ardatzen arabera: desira, jakitea, nahi iza-tea. Todorov bi horien ildotik abiatu zen; istorio bateko pertsonaiak istorioko beste pertsonaiekin dituzten harremanen arabera definitzen dira. Harreman horiek hiru dira: desioa (maitasunaren bidez betea) sekretua esatea eta parte hartzea (laguntza ren bidez); jakina, horietako bakoitzak bere kontrakoa du: maitasunak gorrotoa, sekretua azaleratzea, eta lagundu beharrean oztopatzea.

R. Barthesen ikuspegitik, aurrekoen iritziak bereganaturik, lehendabizi egitekoa da kontaera narrazio unitate txikienetan zatitzea, bai eduki aldetik, bai harreman aldetik. Unitate horiek banatze xedea dutenak izan daitezke (funtzioak) edo integratzaileak (aztarnak); funtzioa ekintzari dagokio eta bi eratakoa izan daiteke: kardinala edo gunekoa (istorio bat jarraitzeko bide bat irekitzen edo ixten duena: arrisku uneak ezartzen ditu), eta katalisia edo bigarren mailako funtzioa (gune diren funtzioen arteko zuloak betetzeko erabiltzen da). Aztarna, berriz, esanahiari dagokio, eta ez ekintzari (pertsonaiaren izaera, sentipenak, ideiak, giroa…)

Euskal literaturan, Proppen funtzioen teoria gehienbat aplikatu duena M. Etxeberria izan da ( Euskaldunen ipuin harrigarriak , 1973), eta Proppen funtzioen hurrenkera euskal tradizioko zenbait ipuinetan probatu du.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, A KTANTE , D EITZE FUNTZIO , E RREFERENTZIA FUNTZIO , F UNTZIO ADIERAZKOR , F UNTZIO FATIKO , F UNTZIO METALINGUISTIKO , F UNTZIO POETIKO , G UNE , M ITEMA .

B IBLIOGRAFIA

B ARTHES , R.: Poétique du récit , Seuil, Paris, 1977 . B RÉMOND , C.: Logique du récit , Seuil, Paris, 1973 . G REIMAS , A.J.: Semántica estructural. Investigación metodológica, Gredos, Madrid ,

1971 .

G REIMAS , A.J.: “Les actants, les acteurs et les figures” , in C. CHABROL (ed. ) Semiotique narrative et textuelle, Larousse, Paris, 1973 . G REIMAS , A. J.: Essais de sémiotique poétique, Larousse, Paris, 1972 / Ensayos d e

semiótica poética , Planeta, Barcelona, 1976 . J AKOBSON , R.: Questions de poétique , Gallimard, Paris, 1973 . P ROPP , V.: Morfología del cuento , Fundamentos, Madrid, 1974 . T ODOROV , T.: Introducción a la literatura fantástica , Buenos Aires, Tiemp o

Contemporáneo, 1970 .

 
FUNTZIO ADIERAZKOR

Hizkuntzaren bidez komunikazio mota bat lortzen dute solaskideek eta horren partaide eta osagaiak honako egitura honetan agertzen dira: testuinguru edo erre ferentzia batean, igorleak mezua igortzen dio hartzaileari. Horretarako kode batez baliatzen da eta kanal baten bitartez igortzen du. R. Jakobsonen arabera, sei osa gai horietarik bakoitzak hizkuntz funtzio berezi bat eragiten du:

testuinguruak: funtzio erreferentziala
igorleak: funtzio adierazkorra
mezuak: funtzio poetikoa
hartzaileak: funtzio konatibo edo deitze funtzioa
loturak: funtzio fatikoa
kodeak: funtzio metalinguistikoa

Komunikazio ekintza batean, esakuntza igorlearen gainean finkatua delarik, harengan ezartzen duelarik arreta, mezuaren funtzio adierazkorra, espresiboa edo emotiboa bihurtzen da nagusi. Halakoetan, solasean ala idazkiaren bidez, bere baitako egoera eta sentimenduen berri ematen du hizlariak edo hizlariak: “Bañan... ezin:

Beeko bear goriak

narama... Agur,

soro, sagar, mendiak !...

(“ Bultzi-leiotik ”, Lizardi.)

Literaturan, lirismoa sortzen du batez ere funtzio horrek, bihotz altxatzeak eta zarrastak puntuazio, oihu (interjekzio) edo beste ñabardura (modalizazio, eta abar) batzuen bitartez azpimarratzen dituelarik.

[J. C.]

Ikus, halaber , F UNTZIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: función expresiva
 fr: fonction expresive
 en: expresive function

 
FUNTZIO AUTONOMO

Errusiar formalistentzat literatur idazlanak sistema bat eratzen du; baita literatu rak berak ere. Idazlanaren azterketak haren alderdiak xehatzen ditu: erritmoa, jos kera, estiloa... Elementu horiek bakartu daitezke, eta bakoitza bere aldetik aztertu. Alabaina, elementu horiek elkarrekin harremanetan daude eta, horrenbestez, sis tema bat eratzen dute. Literatur idazlanaren eta literaturaren sistema izaeran oina rrituz, I. Tinianovek literatur idazlaneko elementu baten funtzio eraikitzailea esaten dio bere sistemako gainerako elementuekin korrelazioan sartzeko daukan ahalbi deari eta, ondorioz, sistema osoarekin korrelazioan sartzeko daukan ahalbideari. Horrela, bada, elementu hori aldi berean sartzen da korrelazioan bere sistemako gainerako elementuekin eta beste idazlan sistemetan antzekoa den elementu saila rekin; are gehiago, beste sail batzuekin.

Funtzio eraikitzailearen atal bati dagokio funtzio autonomoa, aldi berean gertatzen diren korrelazio horietako bati, hain zuzen ere. Honela mugatzen du Tinianovek funtzio autonomoa: idazlaneko elementu batek korrelazioan sartzeko duen ahalbidea beste idazlan sistema batzuetan antzekoa den elementu sailarekin edo literaturatik at dauden beste sail batzuekin. Hitz batean, idazlaneko elementu baten harremana da idazlan horretatik kanpo dauden antzeko elementuekin, litera turaren sailekoak izan edo beste sail batzuetakoak: gizarte mailakoak, kultura mai lakoak eta abar. Adibidez, funtzio autonomoaren bidez, idazlan bateko lexikoa korrelazioan sartzen da hiztegi literarioarekin eta hiztegi orokorrarekin.

[A. T.]

Ikus, halaber , F UNTZIO SINOMO , P ARADIGMA , S INTAGMA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: función autónoma
 fr: fonction autonome
 en: autonomous function

 
FUNTZIO FATIKO

Komunikazio ekintza batean igorleak, hitzen bitartez solaskidearekin harrema netan hasteko, fatikoa deitzen den hizkuntz funtzioa erabiltzen du, hain zuzen bien arteko lotura izango den komunikazio kanala probatzeko. Haurrek eleketa hastean

menperatzen duten lehen funtzioa da. Funtzio fatikoa betetzeko, hots, solaskideen artean loturaren egiteko eta, ondotik, haren sendotzeko, funts gutxiko hitz edo hitz multzo batzuk erabiltzen dira: “ Allô !” edo “Bai, esan ..” telefona hartzerakoan, edo berdin, elkarrizketaren luzatzeko edo suspertzeko, “Bai eta...” ala, “ Beraz ...”, “ Hara...” , “Begira ...”, “ So egizu ...”, eta abar.

Literaturan, antzerkian eta eleberrian bereziki, funtzio fatikoaren ezaugarriak nasai aurkitzen dira. Genero horien bitartez pertsonaien arteko gorabeherak eta harremanak erakusten diren ber, lotura xume horiek beharrezkoak bezain esangu ratsuak dira: “Orhoit hadi, muthikoa, mintzatzeak zilharra balio badu...”, “Idek zatzik beharriak, Pello...” (J. B. Elizanburu, Piarres Adame ).

Bestalde, irudimenezko testuetatik kanpo ere, arrazoibidearen laguntzaile gisa baliatzen ditu idazleak, ordura artekoaren sintesia iragartzeko ala irakurlearen arre ta biltzeko bere alde:“Garbiki mintzatzeko eta orok aditzeko menean, izenda ditza gun beren izenez erhokeria batzu.” (J. Etxepare, Buruxkak ).

[J. C.] Ikus, halaber, F UNTZIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: función fática
 fr: fonction phatique
 en: phatique function

 
FUNTZIO KARDINAL Ikus G UNE .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: función cardinal
 fr: fonction cardinale
 en: cardinal function

 
FUNTZIO METALINGUISTIKO

Hizkuntzaren bidezko komunikazio ekintza batean, bi solaskideen arteko elka rrizketa batean ulermena galtzekotan dagoelarik, beren artean erabiltzen duten kodeari edo hizkuntzari buruzko xehetasunak ematen dizkiote elkarri solaskideek:

- ”...ba ta seko kalitu diat.

Kalitu ?
Ba, sugea hil !”

Literaturan ere eman ohi dira antzeko argibideak:

“ Nik ere banuen neure izena: klôklôma, atsotitz batek baitzion: Klôklôma: mi su mi liè ngben,anuman bé di man. Arbolaxka: fruitu ederrak emaiten ditut, bainan xoriek ez dituzte jaten. Klôklô arbolaxkaren frutak ederrak ziren, bainan karatsak eta xoriek ez zituzten jaten. Ene pedeiku ederrek ez zuten arrakasta handirik...” (X. Arbelbide, “Afrikako salbaien zuhurtzia”)

Edozein zientzia eta ofiziotan hiztegi bereziak moldatzen dira funtzio metalin guistikoari esker.

[J. C.] Ikus, halaber, F UNTZIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: f. metalingüística
 fr: f. métalinguistique
 en: metalinguistic function

 
FUNTZIO POETIKO

Komunikazio ekintza batean igorleak hartzaileari kode jakin batean igortzen dion mezua bera argitzen da eta bihurtzen da arreta gune, bere alderdi guztietan funtzio poetikoa nagusi bada mezu horretan. Mezuaren itxura (adierazleen arteko jokoak), esanahia (adierazia) bezain garrantzitsua –edo gehiago– bilakatzen da. Publizitateak funtzio poetikoa nasaiki erabiltzen du. Ikus, esate baterako, bi adibide hauek:

“Gero gerokoak.

ORAIN EUSKARAZ BIZI !”

(AEKren iragarkia)

Edo beste iragarki honetan :

“Herri batek badauka bere nortasuna Bere kar eta sua bere kozina”

(“Euzkadi ostatua)

Literaturan, nahiz funtzio guztiak batean baliatzen diren, erabilera poetikoak dauka garrantzi handiena. Mezua bere egituran (errimak, errepikapenak, antolake tak...) eta bere osagaien aldetik (aliterazio eta asonantziak) landua da. Hona hemen

G. Arestiren eta J. Miranderen bi adibideok:

“Itsas-aldean izarra , Hari begira lizarr a Euskera salbatu art e Ez dut kenduko bizarra.

(G. Aresti, “Zahar eta berri”)

”...Orain, aldiz , intzirika daude igel igelttoa k igel igeltto zoroak.. . Gau minea n aintziko igelek dute, ai, ei ! ilhargi min.

(J. Mirande, “Igelak”)

Literatur zati baten aztertzeko, hizkuntz funtzioen ezaugarriak azpimarratu behar dira, erakusten baitute zer testu mota den, eta dakarren zentzu guztia ez dela esanahi zehatzean kokatzen. Bestalde, funtzio poetikoak duen jokoari kasu ema nez, ikus daiteke zertarik sortzen den zati horretan dagoen literariotasuna.

[J. C.]

Ikus, halaber, F UNTZIO , L ITERARIOTASUN .

 
FUNTZIO SINOMO

Errusiar formalistentzat idazlan bateko elementu guztiak elkarrekin harremane tan daude. Horregatik, obrak sistema bat eratzen du. Literatur idazlanak mundu itxia moldatzen du eta mundu itxi hori elkarrekin harremanetan dauden elementu multzo batez osatua dago. I. Tinianovek funtzio sinomoa edo sinonimoa esaten dio idazlan bateko elementu batek idazlan horretako gainerako elementuekin korrela zioan sartzeko duen ahalbideari. Esaterako, idazlan bateko hiztegia idazlan horre tako gainerako elementu guztiekin korrelazioan sartzen da.

[A.T.]

Ikus, halaber, F UNTZIO AUTONOMO , S INTAGMA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: función sinomo
 fr: fonction synome
 en: synome function

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper