Herri literaturan eta herri kantuetan doinua zein den aipatzeko, bertze kantu baten incipit arekin ematen da aditzera. Halaber, euskal literaturan XIX. mendearen hastapenetik hasiz egiten da, Salvat Monho idazlearekin dirudienez.
Nahiz doinu bera izan, kantu baten arrakasta handiarengatik geroko kantu egi leek lehengo incipit az ahantzirik hautatzen dute famatu egin den kantu horren inci pit a doinua izendatzeko. Incipit hori deitzen da “faux-timbre”, sasidoinu edo ordain doinua. Adibidez, Etxahun-Barkoxek hontzen du “Ziberuan bada mithil eijerrik” deritzan kantua. Baina aurrerago 1890ean Otxaldek aurkezten du Mauleko Lore Jokoetan “Etxahun eta Otxalde” deitu kantua “Ziberuan bada mithil eijerrik”en aire an, lehenbiziko neurtitza delarik: “ Agur adixkidea, Jainkoak egun hun”. Eta geroztik hainbat eta hainbat kantu egin dira “Etxahun eta Otxalde” edo “Agur adixkidea, Jainkoa egun hun” airea aipatuz, ahantzirik Etxahun-Barkoxek sortua zela berez beste incipit batez.
[J. H.]