(grek. skene + grapho, agertokiari buruzko idatzia)
Hasieran, teatroa hornitzeko edota apaintzeko antzea soilik zen. Errenazimen tuan hondoko oihal margotua bakarrik erabiltzen zen eszenografiatzat, eta dekora tuari zegozkion gorabehera guztiak biltzen ziren deitura orokor horren baitan. Gaur egun, aldiz, antzezte-unearen edo eszenaratzearen arte osoa izendatzen du. Erre presentazioaren semiologia mailan eginiko gogoeten ondoriozkoa da gaur egungo erabilera hori, izan ere, agertokia osatzen eta konfiguratzen duten osagai guztien koordinazioan baitatza eszenografiaren egitekoa: dekoratua, jantziak, mugimen duak, argiztapena, musika eta hots efektuen erabilera… Ez da oihalaren arlora mugatzen, baizik antzeztearen zentzu eragilearekin zerikusirik duen baliabide sorta zabalaren erabilerara hedatzen.
[P. U.]