(it. strambotto)
Estrambote a molde finkoa duen olerki zati bati amaieran erantsiriko bertso laburren multzoa edo estrofa mota da. Gaztelaniar literaturan, ohikoena hamalau dun edo sonetoari atxikiriko zazpi silabako eranskin berezia da. Estramboteak azken neurtitz edo bertso lerroaren errima bera izaten du.
Musikari loturiko testuetan, amodiozko gaiak izaten zituen nagusiki estrambote ak, eta hainbat neurritako olerki ereduetan ematen zen. Askotan, amaiera horrek eztenkada edo taxu isekaria izan ohi zuen.
Hona hemen adibiderik aipatuena, M. Cervantesek idatzia:
AL TÚMULO DEL REY FELIPE II EN SEVILLA
Voto a Dios que me espanta esta grandez a y que diera un doblón por describilla , porque ¿a quién no sorprende y maravill a esta máquina insigne, esta riqueza ?
Por Jesucristo vivo, cada piez a vale más de un millón, y que es mancill a que esto no dure un siglo, ¡oh gran Sevilla , Roma triunfante en ánimo y nobleza !
Apostaré que el ánima del muert o por gozar este sitio hoy ha dejad o la gloria donde vive eternamente .
Esto oyó un valentón y dijo: "Es ciert o cuanto dice voacé, señor soldado , Y el que dijere lo contrario, miente. "
Y luego, incontinente , caló el chapeo, requirió la espad a miró al soslayo, fuese y no hubo nada. ”
Estrambote ak euskal tradizioan ez dira erabili izan soneto edo hamalaudunari erantsirik. Bertsolaritzan, zenbait bertso egituraren luzagarri erantsiriko lerroak eza gutzen dira, eta, ohituraz, zortzikoaren amaieran agertu ohi dira. Hala, Egañak txa pela irabaztean (1998) Lazkao-Txikiri eginiko eskaintzan, esaterako:
“Zuek horrela ikusi eta neroni jartzen naiz alai. Batasun horrek beharko luke euskaldungoaren dohai. Ni lehengoa naiz buru gaineko uztai edota ez uztai. Inor ez zegoen lasai, Urduritasuna etsai, Denak irristadaren zai. Goizean goizik Lazkao-Txiki aipatu dute nolanahi. Zuen txaloak beretzat dira nere txapela ere bai.”
Asko ugaldu dira horrelako moduluak, bertsolaritzan aspalditik ezagunak diren estrofa moldeak eraldatuz eta berriak sortuz. Bertsolarien artean txapelketen eragi nez gertatu da gehienbat.
[J. M. L.]
Ikus E STROFA .